Berriak

Gabadi, Domintxine eta Barkoxeko oilo eta ahaterik ez da eho! Alta, sanotzebide zerbütxüek edo « services sanitaires » delakoek egün eramaitekoak zütüen hegaztiak. Jentearen igitze handiari esker ez da halakorik agitü, eta zerbütxü horietakoak gibelerat egin düe. Goizalde erreüsa izan da, bereziki Gabadin.Haatik, 3 etxalte horiek hazkuntzen jarraikitzeko baimen berezirik ez düenez, ahateen ehaiteko arrajiten ahal dirateke sanotzebide zerbütxükoak, ondoko egünetan. Xehetarzünak Panpi Sainte-Marierekin:
"Linkyrik ez » alkarteak jentaitzineko bilküra bat antolatü dü ostirale arratsez, Hauzen. Oritaraz dezagün Linky dela 2018.urteala baiko, denetan zabaltü nahi düen kontagailü konektatüa. Alta, Frantzia osoan jadanik 400 bat herri horren kontre agertü dira, eta Xiberoan bertan ere 5 dira : Atarratze, Liginaga, Lexantzü, Etxebarre eta Ozaze. Apirilaren 10ean, Hauzeko Kontseilüan bilküra beitüe, Linky kontagailüa aipageietan date, eta deliberatüko düe hau errefüsatzen düenez ala ez. Halere, herritar haboroen artean lehenago aipatü gei düe.
Pierre Carricart Hauzeko aüzapeza :
Xiberoko Azia alkarteak lan egiten dü gazten lagüntzeko trebapen edo lan baten atzamaiteko. 2016an, 200 bat gazte lagüntü dütü motibapen gütün edo lanpostü batentako alkarrizketen prestatzen. Gazteen lagüntze hortaz gain,"enplegüaren gida" bat plantan ezarri düe. Aziaren helbürüa nausia da gazteak Xiberoan egonaraztea eta hortarako gazteen eta ekonomia bai kültüra sailen arteko zübüa egin nahi dü. 2017ko egitasmüetan, "Enpleguaren gida"-ren presentatzeaz bestalde, gaüaldiak antolatü nahi dütüe herrietan. Halaber, Aziako animazale lanpostüaren segürtatzea gogoan düe, entrepreser sos-lagüngoak galtegitez.
Joana Hoki :

Iratiko bakantzagünearen aitzinkontüak 800.000 euroren altexean baratüko dira ; Europarekin egiten diren"Interreg" izeneko lanen aitzinkontüak miliu bat eta erdi euroren altexean dirateke eta aitzinkontü orrokorrak, aldiz, 2 miliu eta 600.000 euroren heineala heltüko dira. Iratiko Etxolen urteko ondorioztatzeak eginik izan dira eta gaüaldien aldetik sasua hona izan da. Egür salmenten aldetik, berriz, urteko emaitzak hein bat apal baratü dira. Aurtenko egingeietan, aldiz, beste ibarrekin batean eramanik den algarrekilako lanak jarraikiko dira, besteak beste kanpagia baten plantatzearekin. Iratin, orai artino egiten ez den zerbait, hots gaü bakoitx batentako etxolen alokairatzeko ahala lantürik izanen da eta ONF erakundekin, berriz, biohanixtarzün egitasmü bat aitzina joanaraziko da.
Jacques Barreix Botingoabürüa :
Estatüaren eta Departamentüaren lagüntzen apaltzearengatik, Maule-Lextarreko hiriak 300.000 euro galdü dütü azken urteetan. Ondorioz, 2017-ko aitzinkontüen egiteko, alkarteer emaiten zaien sos laguntza %5-ez apaltüko da bai eta ere, haütetsien hilabetesaria ere! Erabaki zorrotzak hartü behar izan direla, aitortü dü Michel Etxebest Maule-Lextarreko aüzapezak. Kültür eta gazte sailak dira haboroenik honkirik apaltze horrez. Audela, herriko legarrak emendatüko dira %1ez eta herriak dütüan egingei zonbait berantago eginen dira. Halerik ere egitasmü zonbait aitzina ari dira, hala nola, Agerriako hotelarenak, honek bortak zabaltüko dütüalarik maiatz ondarrean. Bestalde, Xiberoko errügbi taldeen bateratzeaz, Michel Etxebestek uste dü beharrezkoa dela zerbaiten egitea, ikusiz gazteriaren zonbata edo nonbrea apaltzen ari dela.
Michel Etxebest :
