XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Jente andana hüllantü da batzarriaren prestatzekoAtarratzen, bi errefüxiatü familien errezibitzeko mobilizatzen eta antolatzen hasi dira. Berriki jakinarazirik izan da, martxoaren 21ean Xiberoala heltüko zirela. Düala bi urte Herriko Etxeak deliberoa hartü züan iheslari familia bati batzarriaren egiteko bena ikusten ahal den bezala gaüzak zinez lüzatü dira. Azkenean laster heltüko dira eta familia bat bera izateko ordez bi izanen dira. Lehen familiak errefüxiatü estatüsa ükenik dü eta bigerrena, aldiz, üko egin deioe, bena dei egin dü. Herriko Etxeak bi alojamentü eskentüren dütü eta, horrez gain, errefüxiatüek Frantses estatüaren lagüngoa desbardinen züzena ükenen düe. Alkartarzünaren antolatzeko « Besteekin » alkarteari dei egin deio Atarratzek, sail hortan esperientzia beitü. Herritaren lagüngoa halere baitezpadakoa izanen da, egünoroztako bizitzean traba güzien gaintitzeko.
Domino Hastoy zinegotxia :



N.SABATHIER -en argazkiaBernard Uthurry, Olorueko esküalde kontseilaria, sozialisteen haütagei izanen da 4. bozka-eremüan! Pariseko Alderdi Sozialistaren baimen ofizialik gabe abiatzen da, bena, halerik ere, leküko sozialisten eta departamentüko federazionearen süstengüa badü. Parisen tratükak badira eskerreko beste alderdiekin eta haütageien izentatzeak berant handia hartzen dü. Lüze joanen delakoz , B. Uthurry-k erabaki dü kanpainan sartzea. Laugarren bozka-eremüa, Biarno eta Eüskal Herriaren artean da eta joaiten da Aspe ibarretik Baigorri artino, orotara 220 herri badelarik. Bozka kanpainan herri güzietara joanen da eta lan eginen dü ere, ekonomia saileko ardüradünekin.
Bernard Uthurry :

Euskal Hirigüne Alkargoaren Xiberoko ordezkaritzak 15 hiztegi ttipi elki dütü, bakoitxa gei bati emanik. Batetan, hoinarrizko hitzak dira zerrendatürik, bestean oraiko musikaz buruzko hiztegia, familiaz, eskolaz, kartieleko laborantxaz... Eüskal Hirigüne Alkargoren ordezkaritza ororetan eginak izan dira eta hebenkoak xiberotarreala doitürik izan dira. Düala hiru aste, Xiberoko eskola eta kolegio orotan zabaltürik iazn dira. Züek ere bai esküratü nahi baldin badütüzüe, Eüskal Hirigüne Alkargoako Xiberoko ordezkaritzan, lehenago Xiberoa-Herri Alkargoa zen egoitzan, edireiten ahal dütüzüe.
Maritxu Lacarrieu :

Atarratzeko herria ofizialki Bastida bezala ekarririkk izan da eta Bastide 64 alkartearen biltzar nausia baliatü da ezagüpen ofizialaren plazalatzeko ! Neskenegünean, Departamentüko 15 bastiden ordezkariak bildü dira Atarratzen ; 15 urte dütü alkarteak eta helbürü nausia dü hondarearen zaintzea eta baliatzea. Eüskal Herrian, Baxenabarreko Bastida herriaren ondotik, Atarratzek dü ezagüpena uken, bi urtez lan handi bat eraman ondoan hortara heltzeko. Bastida ezagüpenak esker, Atarratzeri herriari indar ekarriko deiola uste da, bereziki turisma sailean. Hebentik goiti, promozione lan bat eginen da eta animazioak ere eskentüko dira.
Arnaud Villeneuve :


Domino Hastoy :

Aurore Lucas-ren argazkiaEtxarriko AFMR alkartearen egoitzak, Eüskal Herri barnekaldeko formakuntza lekü gisa baratü behar dü. Egoitza hori, saldürik izan da « Pie X. » delako anaidiari, elizatik kanpo den alkarte integristari. Egoitza hortan eskola bat egin düe. Saltze horen ezeztaratzeko, Etxarri kolektiboak, berriz mobilizatzeko deia zabaltzen dü, barantailaren 25ean, 5 urteko epea beita horren egiteko. Saltzea ez dela argiki egina izan, sos-arrenkürak izatez AFMR Etxarri alkarteak tarrapataka saldü düela eta beste elkibiderik txerkatü gabe, üdüritzen zaio Etxarri Kolektiboari. Lüzaz, laborantxa eta jentarte saileko formakuntzak, egiten zirela hor eta hortan segitü behar düala, dio. Neskenegün hontan, borroka eta besta egüna izanen da, Etxarrin: goizanko 10:30etan  manifestaldia izanen da eta ondotik alkarretaratzea dateke Arüeko exker paretan, han badatekealarik jateko, edateko, bertan kantaldi bat ere.
Peio Durruty :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan