Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
HOROZKOPA
Emankizüna

Linky-etaz emankizün oso bat!
Artxiboan



Xiberoko Botingoak ere bere agiantzak eman dütü igaran neskenegünean. Kanbio hanitx izan dira 2016an, bereziki belarraren prima edo sariaren aldetik, hori PHAE izenetik MHAE izeneala igaraitez sos lagüngoak ez beitira haboro batere ber maneala plantatürik. Iratiren aldetik seküla beno urte hobeagoa izan da, 54.000 gaüaldi (edo nuité) izan beitira. Halere komünikazionearen ala etxolen hobetzen ariko dira. Oihanen aldetik, egür hanitx ez düe saltzen, merkatüak ez beitü hanitx galtegiten. Ihiztekaren aldetik, ürzo gero eta gütiago igaraiten da sasuan denboran; haatik abentüan eta urtarilan hanitx igaran da. 2017ko urteari so, esperantxa düe Herri Alkargoa berriak lagüngoa bat bideen entretenitzeko. Jakitez geroago eta jente haborok egarten dütüela bortüko bideak. Jacques Barreix Botingoaren bürüa :
Eüskal Herriko Alkargoa bakarraren biltzar osoa eginen da dagün astelehenean, Baionan. Jean René Etxegarai, Baionako aüzapezak jakinarazi dü haütagei dela president kargüaren hartzeko. Bena agitzen ahal lizateke ez dadin haütagei bakoitxa izan. Bernard Lougarot, Gotaine-Irabarneko aüzapezak jakinarazi dü, haütagei bakar bat balin bada edo bere ideietakoak ez diren beste haütageiarik, bera ere presentatl litakeala. EH-ko Alkargoa bakarreko 233 ordezkarier gütün bat helarazi deie, horren erraiteko. Demokrazietan, haütagei bat beno haboro behar dira, Bernard Lougaroten üdüriko. Berak ikusten dü zerbütxüen barreiatzea lürralde güzian eta ez denen biltzea Baionan. Herri elkargo bakarrak, herrien zerbütxüko izan behar da eta ez kontrekoa.
Garazi Baigorriko Herri Alkargoaren ondotik , xiberoa herri alkargoak ere izenpetü dü haütetsi zonbaitek proposatü izan zaien ageria, zointan galtegiten den Frantses eta Español estatüer galtegiten zaien sar ditean baketze bidean. Azken arrestatzeen ondotik , haütetsi zonbaitek erabaki düe ageri horren presentatzea Herri Alkargoetan, eta hala egin da Xiberoan.
2018tik goiti hiltegietan bideo kameren ezartea adostü dü Frantziako Legebiltzarrak. Hatsarre batez, haütü hau bazter ützirik izan bazen, azkenean honartürik izan da. Haatik, aipatüa izan zen bezala, kabale artazale edo beterinaririk ez da izanen ehaiteko mementoan. Kamera bideoen ezartea dela-eta, kabale ehogia bakoitxaren gain dirateke honen instalatzeko gastüak. Erabaki hau ez da orozbatekoa, zeren eta Legenbiltzarretik Senatüala joan beharra beita, eta hantik berriz arra Legebiltzarriala arrajin. Beraz, ikusi beharko erabaki hau, ororen bürü ,den bezala baratüko denez.
HELEPak ordezkatüko dütü oraiko Herri Alkargoak. Ikuspegi horrekila, düala aste zonbait, eüskal mündüa biltzen düan Eüskal Konfederazioak, galtegin dü HELEP-ak har dezan eüskararen esküdüntza, gure mintzajearen indartzeko xedez. Beharrak badirelarik, besteak beste, Xibero hontako inganiogünetan ez beita eüskarazko animazalerik, nahiz horrat jiten diren haurren %80 eüskaldüna izan. Helepak bere aldetik, esküdüntza honen hartzeko gogoa agertü dü. Allande Socarros : 


