Haütagai bat baizik ez bada, Bernard Lougarot HELEP-eko president izateko aurkeztüko da

Inprimatu

Eüskal Herriko Alkargoa bakarraren biltzar osoa eginen da dagün astelehenean, Baionan. Jean René Etxegarai, Baionako aüzapezak jakinarazi dü haütagei dela president kargüaren hartzeko. Bena agitzen ahal lizateke ez dadin haütagei bakoitxa izan. Bernard Lougarot, Gotaine-Irabarneko aüzapezak jakinarazi dü, haütagei bakar bat balin bada edo bere ideietakoak ez diren beste haütageiarik, bera ere presentatl litakeala. EH-ko Alkargoa bakarreko 233 ordezkarier gütün bat helarazi deie, horren erraiteko. Demokrazietan, haütagei bat beno haboro behar dira, Bernard Lougaroten üdüriko. Berak ikusten dü zerbütxüen barreiatzea lürralde güzian eta ez denen biltzea Baionan. Herri elkargo bakarrak, herrien zerbütxüko izan behar da eta ez kontrekoa.
Bernard Lougarot :