Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Zinema gelako egitaraua
Emankizüna



Igaran astean Santa Grazin agitü sütearen ondotik, herria ari da antolaka baten plantatzen, beharretan den familiaren lagüntzeko. Alde batetik, mobil homme delako bat ahal bezain laster behar lizate eta bestalde, arropa edo etxeko tresnadüra biltze bat eginen da eta sos biltzeko kontü bat ere zabaltüko da. Xiberoa-Herri Alkargoako bilküran aipatürik izan da eta lagüntza hitzeman da bestalde, alkarte bat sortu da “solidarité Santazi” izenarekin. Nork nahik zerbait egiten ahal dü familiaren lagüntzeko eta xehetarzünak galtegiten ahal dira Herriko Etxean 0559286083ala deitzez. Kantaldi bat antolatürik date ere azaroaren 18an, Ligiko gelan.
rri alkargoek zütüen konpetentziak? Zer baratüko da beren eskü eta zer bilakatüko dira oraiko egitüren langileak? Hona Xiberoko Herri Alkargoako biltzarrean delegatüek pausatü dütüen galtoak. Xiberoko herri alkargoak zütüan konpetentzia güziak, egitüra berrialat joanen dira .Euskal Herriko herri alkargoa berriak urte bat badüke erabakitzeko konpetentzia horietarik, zer bere gain hartzen düan eta zer ez. Hartürik izanen ez direnak, herrietara ützüliko dira eta herri horiek SIVOMen bidez kudeatü ahal izanen dütüe. Kasü hortan gastüak, SIVOMaren gain dirateke, orai diren bezala funtsean. Langileriaz agertü kezka dela eta, erranik izan denaz, ez da baitez badako kanbiorik izanen, lürraldeko administrazioko lan arrauen barne jarraikiko düe orai bezala.
Ostiralean, ülüntzean, 8ak altexean, süa abiatu zen Santa Graziko Goillart-eiherralt etxean eta fite hedatü ; denbora llabürrez dena erre da eta hor bizi ziren 7 jenteak batü dira soinean zütüen arropekin baizik ez !
Mauleko kontseilüan den Union Citoyenne oposizioko taldeak gutun ideki bat plazarratzen du mauletarrer, Aguerria proiektoaz. Hortan salaketa andana egiten düe, lehenik, orokorki, informazio eskaza, bestalde xedearen kostea eta finantzamentüa. Demokrazian ,honartzen delakoz oposizio bat, kontseilüan berri güziak eman behar direla eta %auletarrek jakinean izan behar direla Aguerriako xedeaz dio plazaratu agiriak!
Akitania berriko eremüan bi Maule edo xüxen izateko bi "Mauleon" badira hebentik aitzina eta biak jüntatü dira Maulen igan neskenegünean (2016/10/15). Lehen ürratsa egin dü "deux sevres" eskualdeko Mauleon-ak ikustez Euskal Herrian bera bezalako ber izeneko herri bat bazela. Algar ezagütza egin da iragan üdan eta herri bakotxetako delegazione batek egin dü bidajea bestearen "MauleOn" delakoan. Orai helbürüa da elkar lan baten eramaitera bakotxaren indarretan oinarritüz.

