XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Xiberoko herri alkargoaren desagertzeari bürüz

Urtarilatik harat, zer bilakatüko dira oraiko herri alkargoek zütüen konpetentziak? Zer baratüko da beren eskü eta zer bilakatüko dira oraiko egitüren langileak? Hona Xiberoko Herri Alkargoako biltzarrean delegatüek pausatü dütüen galtoak. Xiberoko herri alkargoak zütüan konpetentzia güziak, egitüra berrialat joanen dira .Euskal Herriko herri alkargoa berriak urte bat badüke erabakitzeko konpetentzia horietarik,  zer bere gain hartzen düan eta zer ez. Hartürik izanen ez direnak, herrietara ützüliko dira eta herri horiek SIVOMen bidez kudeatü ahal izanen dütüe. Kasü hortan gastüak, SIVOMaren gain dirateke, orai diren bezala funtsean. Langileriaz agertü kezka dela eta, erranik izan denaz, ez da baitez badako kanbiorik izanen, lürraldeko administrazioko lan arrauen barne jarraikiko düe orai bezala.
Dominique Bosqu :




Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan