XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Atarratzeko aüzapeza ere deitürik auzitegiala !

Linky kontagailüen kontre Herriko Kontseilüak hartü deliberoarengatik beharko dü Atarrratzeko merak epaitegitik iragan, ENEDIS entrepresak deitürik. Kontseilüko beste aipamenetan zerbütxü püblikoetarat hüllantzeko lanak eginik izan dira. Postak ez badü arrenküra soberarik sortzen Diharutza Püblikoa edo Trésor Public delakoa geroago eta üsüago zerratürik da eta honen zerratzearen lotsa bada. Ürrentzeko, astearte hontan bi delibero inportant hartürik izanen dira herriaren geroarentako eta bereziki huraren küdeantza herriaren esküetan begiratzen denez edo Eüskal Hirigüne Alkargoaren eskü ezarten herri haboxienak bezala. Arnaud Villeneuve aüzapeza:

Bakebideaz gaüaldi bat arrats hontan Garindainen

Eüskal Herriko bakebideaz gaüaldi bat antolatürik da arrats hontan, Azia alkarteak Garindaineko besta taldearekin antolatürik. Bakebide horren nontiik-norakoa labürbildü ondotik, filma ttipi bat badate Luhusoko ekintzatik aurtenko apirilaren 8ko armen üzteala arte zer iragan den esplikatüko düana. Mixel Berhokoirigoien bakegileak ondotik, orai artino zer ürrats eginik izan den aipatüko dü. Bestalde, bakoitxak bere lekükotarzun emaiten edo galtoak egiten ahal dütüke. Garindaineko herriko gelan da hitzordüa emanik, eta ürrentzean edateko eta jateko badateke. Azia alkarteko Joana Hoqui :

Xiberoko hiru aüzapez auzitegiala deitürik!

Lynki argindar kontagailüen kontre delibero bat hartü düelakoz, Xiberoko 3 aüzapez Paueko Administrazione auzitegiala deitürik dira ostiralean (2017/09/15ean) arrestiriko 2etan. Iruri, Ozaze eta Hauzeko aüzepezek deliberoa hartü züen iragan bedatsean, bena ondotik Prefetak galtegin zeien ezeztatzea. Olorueko Suprefetak arra-egin zeien deia ez düe honartü. Aüzapezek dioie herritarren ordezkariak direla eta ez düela nahi holako kontagailürik, eta hori ühin azkarrak hedatzen beitütü eta bizi pribatüaren harahonaka güziak salatzen dütüalakoz. Süstengu azkarra ari da plantatzen eta Linky kolektiboak dei egiten dü ostiralean Pauerat joaiteko hiru haütetsien süstengatzeko. Abiatzeak badira antolatürik: hitzordüa 12:30tan Mauleko trein eküragia ohiko plazan eta Atarratzeko hilerrietan. Johañe Etxemendi, Iruriko aüzapeza eta aüzialat deitürik direnetarik bata :

Xiberoko 3 aüzapezen auziaren deliberoa aste hontan!

Linky argindar kontagailüen kontre delibero bat hartü düelakoz, Xiberoko 3 aüzapez deitürik ziren Paueko Administrazioen auzitegiala. Iruri, Ozaze eta Hauzeko aüzepezek igaran bedatsean delibero hau hartü züen, bena ondotik Prefetak galtegin zeien delibero horren ezeztatzea. Galtore hau ez düe jarraiki. > Auzia igaran ostirale arrestiritan igaran zen. Epaileak erran züan Herriko Kontseiluek ez züelaholako erabakien hartzeko züzenik eta egiten ahal liroen bakoitxak Departamendüko Sindikata edo herritarrak berak direla . Proküradoreak ez du baitezpada Herriko Kontseilüen erabaki horren ezeztatzea galtatü bena hortan berean etxikitzea edo mementoko ez aplikatzea. Auzi deliberoa aste hontan jakinen da. Maite Etxeverria Ozazeko aüzapeza :


Johañe Etxemendi Iruriko aüzapeza :
Isabelle Larouy alderdi komünisteko haütageia!

Senadoko bozketarako, alderdi komunistako haütageia, ez da PCko kide, Isabelle Larouy dü izena, esküaldeko kontseiler izana. Berez, Front de gauchetik horra da, bena alderdi komünistako proposamenekin ados denez, zerrenda bürü izatea honartü dü. Alderdi kumünistako programa nausiki, baserri mündüko zerbütxü püblikoen defendatzea da. Azpimarratzen dü, iragan krisi ekonomikoan, Frantziak hein batetan bürü egin ahal izan badü, zerbütxü pübliko horier esker izan dela, bena horik desargertzen ari direla, orai arte poderean egon diren güzien ez axola gatik. Alderdi komünistaren botz galtzeaz hitz egitearekin, uste dü PC ak ez düala egokitzen jakin gaurko politika mündüari, non alderdiek komünikazale profesionalen bidez mintzo diren. Isabelle Larouy :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan