XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Aiñharben, builtreek ardi saldo bati eraso egin düe eta 6 ardi eho dütüe. Nicolas Pomès artzainak, ardiak jeitsi eta, xoroala elki zütüan eta ikusi züan zer nahi builtre, xoroan pausatzen. Berantxago, bere osabak erran zeion builtreak ardietan ari zirela. Joan delarik, hiru ardi baziren kasik osoki janik, beste bat zerrailüaren kontre zena, lepotik hasirik eta beste bi orano hilik, mosko ükaldiekin lepoan. Laborariak, marexala eta ihizi-zainak jinarazi dütü kalteen ikusteko. Denak harritürik egon dira, kabale bizier hola jokatzeaz. Geroztik, egün zonbaiten bürüko, aüzoaren ardi saldoa eraso dü txakür batek, kalterik egin gabe. Orai düdak badira, builtreen erasoa beno lehen ez zenez txakür baten erasorik. Mementoko inkesta "Ihiztekako Erakundearen" eskü da.

Entzün Jean-Pierre Jaime artzainaren aüzoa : 

Jean Pitrau Atarraztar zena date Ostail Ostegüneko hirugerren mintzaldia. Aguxtin Errotabeherek idatzi düan « Joan, makurtu edo ihardoki » libürüatik abiatürik, 60eko hamarkadan Jean Pitreau-k eraman düan güdüka, mendiko laborarien defentsan aipatüko da. Bere bidelagünen lekükotarzünak eta agian züenekin, Jean Pitrauren ekarpena zoin izan den ikusten ahalko da barantailaren 16an arratseko 20.30etan Donapaleüko Hitzargi posta gibeleko gelan, elizaren saihetsean.

Entün Pelle Erreçaret Zabalik alkarteko kidea : 

Maule eta Donibane-Garaziko laborantxa koperatibek bat eginen düe dagün martxotik harat! Jadanik, algar lan bat eramaiten zen, erosteak algarrrekin egiten ziren bena orai hürrünago joaitea erabaki da koperatibetako administralarien artean. Konkürrentzia azkarra delakoz sail hortan, koperatiben alkartzeak indar eta pezü haboro ekarri behar lüke. Bestalde, AOP sor markaren eremüan izanez, koperatibak hartü nahi lüke bere gain kartieleko artoaren merkatüa ! Bi koperatiben bateratzeak ez düala ondoriorik ükenen laborarientako deioie ardüradünek. Halerik ere, langileria arrenküratzen hasten da eta hitzordü bat galtegin deioie koperatibaren lehendakariari.

Entzün Christian Besombes Xiberoko Koperatibaren lehendakaria : 

 

Hiru olhen arraberritzeko xedea aitzina eramanen dü azkenean Bortükariak alkarteak. Pixtako olha arraberritü züan bezala, aspalditik beste hiruen arraberritzeko xedea ezin bürützez ari zen. Eüskal Mendia Leader Plus europear egitasmüaren sos lagüntzer esker eta Xiberoa Herri Alkargoaren lagüntzarekin, Santa-Graziko Garaguer olha, Larraiñeko Olhadübi eta Arbailletan den Lexarregatea olha arraberritzeko xedea gaüzatzen ahalko düala jakinarazirik izan da, alkartearen azken biltzar nausian.

Entzün Jean-Claude Séhabiague Bortükariak alkarteko lehendakaria : 

Laborantsan etxeko hazien erabilteko zerga bat pakatü beharko da. Abentüaren 10ean Frantses Lege Biltzarrak bozkatü düan hazien lege berriak, hazia enpresa bati erosi ez düenek ere zerga bat ordaintü beharko düe. Hazien erabilpena arrautzen düan 1994eko Europako legearen aplikazioaren bermatzeko egin da lege berri hori bena Europakoa beno zorrotzagoa agertzen da. Hazien sareko Guy Kastler-ek erran deikünaz, laborarien funtsezko eskübide bat zalantzan ezarririk dela lege honekin eta indüstriaren haziek laborantsa eredu bat inposatzen düe.

Entzün Guy Kastler Etxeko Haziaren sareko ardüradüna :