XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Etxe ekoizpenen ezagütpen baten lortzeko ürratsetan da orano Idoki, Eüskal-Herriko Etxe Ekoizleen alkartea.1998az geroztik sailako aktürek, etxe ekoizlearen hitzarmena sortü ondoan, zer baldintzetan balia litaizkeen «etxekoa», «etxalteko ekoizpena » edo «etxaltean eginik» hitzak eztabadatü eta adostü eta, ezagütpen ofiziala emanen düan dekretoaren haidürü dira. Frantziako gobernü kanbiamenekin eta Europa mailan abiatü diren eztabadarekin, elkibidea atzamanen dela esperantxa erakutsi düe, maiatzean Muskildin egin den alkartearen biltzar nausian. Eüskal-Herriko Etxe Ekoizleen alkarteak bere 20 gerren urtebürüa ospatüko dü dagün arramaiatzaren 10ean. Honen kari, borta zabalak eta animazioneak eginen dira sei ibilbide ezbardinetan Ipar Eüskal Herriko 30 etxalteetan.

Entzün Jean-Mixel Berho Eüskal-Herriko Etxe ekoizleen alkarteko lehendakaria : 

Xiberoko behi hazkuntza ohoretan date eginen den Bortüko bidean. Maiatzaren 19ean goizanko 7.30tan Altzürükürik, 300 behi Ahüzkiko bidea hartüko düe. Ibilalditik landa, Ibar Naban jateko eta edateko eskentüko düe "Bortü Bidean" alkarteko kideek eta jarririk bazkaltü nahi düenentako Ahüzkiko ostatüan edo Altzürüküko Epherrenean leküak etxekitzen ahal dira. Besta horren bidez, behi hazkuntzan Xiberoan egiten den lana erakutsi nahi da. Bestalde, antolazaleek jakinarazten düe, «Xiberoa hazkuntza lürralde» filma ikusgei dela "transhumance-soule.com internet günean".

Entzün Peio Quihillalt "Bortü bidean" alkarteko kidea :

Ihiztekak ez dü leheneko arraskatarik ! Hori frogatürik izan da apirila ondarrean iragan den, Xiberoko Botingoak kudeatzen dütüan ihiztekagia eta lepoen alokaidatzeko bigerren deialdian. Nahiz eta emaitza txarragoa egükirik zen, düala 3 urteko sos sartzeer konparatüz, Botingoako ardüradünak botzik ziren apaltzea % 18koa baizik ez beita izan. 38 kabanak 10881 euroko alokaidatürik izan dira eta 18 lepo 127288 euroko. Ihizlariak saldo handian agertü dira, beren etxekimentüa erakustez. Erran behar da arrenküra badela geroaz, ürzo eskazengatik, jenteen ahal ekonomikoak güttitzearengatik eta bereziki ihizlarien zahartzearengatik.

Entzün Pepela Mirande Xiberoko Botingoako lehendakaria : 

50 bat Mauletar eta herriko alkarteen ardüradün hüilantü dira Herriko-Etxeala "Agenda 21" xedearen aipatzeko. 2011az gerotzik, Mauleko herriak agintze ezbardinak hartü dütü, adibidez, herriko aüzo zonbaitetan argien moztea gaüez 1.00tarik-5.00tara. Horrezgain, xede berri lantzen ari da, hala nola, Mauleko enpresa baten lagüntzea, etxeko olio frijitüaren biltzeko. Hego Eüskal-Herriko hiri zonbaitetan jadanik bildürik da eta agian Maulen ere bai. Azkenik, departamentü mailan Agenda 21 xedeak aitzina eramaiten dütüen herriko-etxeen batzorde bat sortü da, Maulek ere esperantxa dü laster hortan sartzea.

Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza : 

Kalitatezko eta Bio mozkinak prezio zühürrean ? Eta haborokin, kartieleko garapenaren süstengatzez ! Hona nolakoa den Mauleko AMAParen izpiritüa. Ezagützen ez düenentako, Maulen egiten den AMAPak, Xiberoko eta üngürüetako mozkinak proposatzen dütü jenteer. Izan dadin, sasuko baratzeki, ogi biologikoa, ahüntz gazna, ardi gazna, xahalkia, oilaskoak edo eztia, mozkin franko proposatürik dira jentearen nahiaren araberan. Merkatüa ostegün arrats oroz egiten da eta xaxkia betetzen da ! Züek ere interesatürik bazide, jakin ezazüe hitzordüa ostegün oroz emanik dela Maule-Gaineko merkatü tapatüan 18.30tarik 19.30tara. Izenen emaiteko etdo xehatarzünentako, deit Mixele Parker 05.59.28.37.01 zenbakiala.

Entzün Allande Etxart AMAPeko kidea : 


Entzün Panpi Sainte-Marie Landibarreko oilasko saltzalea :