XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Xiberotar bat Frantziako rügbi zelekzioan. Camille Lopez 24 urteko Sohütarra Frantziako rügbi ekipan aritzeko sailkaturik izan da. Roger Aguerre, Pierre Arthapignet, Arnaud Marquasuzaren ondotik, Camille Lopez Nouvelle Zélande herrialat hegaldatüko da Michalak, Fofana eta horiekilan. Han lau partidak jokatüko dira, partida horietan 3 All Blacken etzian. Camille Lopez Mauleko ekipan izanez geroztik, Begles Bordelen ari izan da eta azken hilabete hontan jakin dügü katalandaren gana joanen dela, Perpignaneko taldean.

Entzün Camille Lopez Sohütar rügbilari famatüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

16 taldeen lanak ikusten ahal dirate, aurtenko Maiatz Tauladan, Mauleko Herriko Etxeak eta Tokia antzerki taldeak antolatzen düen urte oroztako hitzordüan. Maiatz honen 22tik- 25ala iraünen dü eta ohi bezala, Maulen gainti ikusgarriak barreiatürik dirate. Beti  bezala, ofiziozko, amatür eta eskolen egin lana berme, eraikirik izanen da egitaraua. Aurtenko berezitarzüna, Mauleko Peko-arrüa osoa, antzerki joka güne date. Tokia antzerki taldeak, komerxantez hüsten ari den karrika haütatü dü, bere tailerretan ibilten diren aktüreen "Embouteillage" lanaren erakusteko. Jakin ezazüe, "Pass" delakoak hartzen ahal direla Mauleko Herriko Etxean, sartzeak merkeago ükeiteko. Ikus Maiatz Festibaleko egitarau osoa.

Entzün Béatrice Lahargoue Mauleko Herriko-Etxeko kültür zinegotsia : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Gamere Zihigako gazteek azken maskaradak eman dütüe iragan maiatzaren 5an Zihigan. Maskaradak ürrentürik, jokülariak botzik dira herriz herri kurritürik eta plazerra hartürik. Prefosta, bihotz ximiko batekin ürrentü dütüe maskarada horik orhitzapen honez beterik.

Entzün Bettan Aguer Bagaia enseñaria :


Entzün maskaradan zen bizar gorria : 

Entzün Mathieu Tauzin Kabana handia :

Entzün maskaradako Pitxu famatüa : 

Müsikaren Egüna ospatüko da Urdiñarben maiatzaren 17, 18 eta 19an. Aurten 24. gerren edizionea da, egitarau aberasgarri bat plantan ezarrik izan da. Hiru egünez, antzerki, soinü, kontzertü, dantza, mintzaldi-eztabada eta erakusketa badate. Maiatzaren 17an, ostiralearekin hasiko da Müsikaren Egüna "Pied de biche" antzerki batekin. Biharamenean, Xiberoko dantzaz egünaldi berezi bat 2 mintzaldiekin. Lehena, " Leheneko maskaradetarik oraikoetara" Jon eta Claude Iruretagoyenarekin, bigerrena "Dantza egün... eta bihar ?" xiberoko dantzaren geroari bürüz gogozkatzeko. Igantearekin aldiz, kontzertüak: Petti, 1 bruitkikour, Piurek, les Ramoneurs de menhirs, bestea beste... Ikus Müsikaren Egüneko programa bere osotarzünean.

Entzün Jean-Jacques Etxeberri Llargo Bil Xokoko kidea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Arrakasta handia bildü dü "Aitzina Mintza" ikusgarrriak Ezpeizen. Lekü eskazaren gatik jentea gibel igorrik izan da hitzeman ondoan, beste behin emanen zela. Düala urte zonbait egin zen bezala, lau herri jüntatü dira ikusgarriaren muntatzeko, Ainharbe, Ezpeize, Ürrüstoi-Larrabile eta Xarrikota Peko 50 bat herritar. Antzerkia, kantorea eta dantzaren bidez, plazaratü den mezüa ezinago argi izan da, Allande Davant-en hitzetan “Eman eüskara algarri, etxe, eskola eta plazetan ahalkeak ützirik". Eüskara desagertü den kartiel hortan, helbürüa zen zenzibilizazione lan baten eramaitera. Ikusgarri denboran, eüskara baliatu balinbada frantsesa ere entzün da dener mezüa hedatzeko gisan. "Aitzina mintza" ikusgarria berriz emanen da, hatik mementoko ez da egüna finkatürik.

Entzün ikusgarritik landa izan diren lekükotarzün andana bat : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan