XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Mendikotako Algarrekin galerian, beste hiru artister bortak zabaltüko dira maiatz ta arramaiatz hontan. Aldi hontan, Cardesin, Franzen eta Aboren obrak sogien ahalko dira. Erakuskaren estrenatzea maiatzaren 4an iraganen da arratseko 19.00tan Mendikotako galerian. Algarrekin galeria ostiraletik iganteala zabalik da arrestiez 14.30tarik-18.30tarat. 

Entzün Pascale de Gilbert Algarrekin galeriako ardüradüna : 

Eüskararen beresküratzeko kanpaina bat abiatzen dü Xiberoa Herri Alkargoak. Maiatzetik harat, soinü dei elibat entzünen dira Herri Alkargoak builtararzirik. Helbürüa da zenzibilizazione lan bat eramaitea, eüskara mintzajeari bürüz eta eüskara dakiener bürüz. Eüskararen süstatzeko kanpaina hau, irratien bidez eginen da Xiberoko Botzan eta Mendililia irratietan. Eüskararen süstatzeko, beste xedeak ere badira plantatürik, sos lagüntza eüskaraz afitxen egiteko, formakuntza bat Herri Alkargoako langileek eüskara ikas dezen, Pack II delako bat etxeko berrientako. Azkenik, Herri Alkargoako Eüskara ta Kültür Batzordeak, Xiberoko dantzaz gogoeta egün bat builtaraziko dü Maiatzaren 18an Urdiñarben müsika egünaren kari.

Entzün Allande Socarros Xiberoa Herri Alkargoako Eüskara, Kültür ta Hondarrea batzordeko kidea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Dominika LLarraki Etxart Altzürükütarra date ohoratürik apirilaren 30an « Xiberoan Kantüz »en 19 gerren edizioan. Dominika Etxart kantazale bezala ezagütürik bada, kantore idazle ere izan da, ahaide ezarleak gehien bat zirelarik, bere semeak Niko eta Jean. Bere kantoreen hitzetan agertzen den ildo nausia, desterriari da, sorterriaren üztea eta Pariseko bizia. Aurten ere, kantari andana bat agertüko dira : Bedatse liliak, Altzürükütarrak, Niko Etxart, Xiberotarrak, Neska Gaitzak, Sophie Chutahandy eta Julie Iribe, Eskiulatarrak, Ezpeizeko kantariak, P.P Berçaits, Latxikana eta Xiberoko Zohardiako kantariak. Kantorez gain, begi bazka ere badate, jei denboran Dominika LLarrakiri lotürik diratekean argazkiak hedatürik beitirate. Xiberoa Kantüz, apirila honen 30an arratseko 21.00tan Mauleko Jai Alaian.

Entzün Jean-Pierre Béhocaray Xiberoko Zohardiako kide bat : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Artista berri batek dü Sohütako pastoralaren afixaren leiaka eraman. Marie-Dominique Etchegoyhen-en lana izan beita lehentze haütatürik pastoral afixa bezala. Jadanik, Alozeko pastoralaren afitxa lehiakan parte hartü züan bena ez züan ordünko irabazi. Beste bost artistek ere partü hartü düe lehiaka hontan. Afixaren haütüa anonimoki egin da mustraka baten ondoan arizale güziekin.

Entzün Marie-Dominique Etchegoyhen René Cassin pastoraleko afixa egilea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Koblaka alkarteak bertsu aihari bat antolatzen dü apirilaren 16an ostirale arratsarekin Gamereko Aguerrian. Andoni Egaña txapeldüna eta Uxue Alberdi bertsolariek parte hartüko düe. Aiharian parte hartzeko, izenak xüxenka deitzez Gamereko Aguerriala 05.59.28.58.80 zenbakiala.

Entzün Ramuntxo Christy Koblaka alkarteko kidea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Andoni Egaña Euskal Herriko bertsolarien txapelgoako txapeldüna : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan