XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Bada urte zonbait, SÜ AZIA alkartea Xiberoko Kültür ta Hondareko hontarzün biltzen eta zaintzen ari dela. 12 000 soinü iraganik, pastoral, dantzari argazki, xiberotarrez textu idatziak badira SÜ AZIAN. Azken urte horietan, Maddi Oihenartek dü lan hau kudeatzen. Interneten ere, lanaren parte bat entzüten ahal da SÜ AZIAko webgünean. Beste lanetan, Xiberoko herrien eta kartielen izen biltzea eraman dü Battittu Coyos alkarteko kideak. Bestalde, dantzaren üngürüan jente zonbait filmatzen ari da SÜ AZIA, xede hau Eüskal Kültür Erakundearen partaidegoarekin eramanik da. Azkenik, hiruzpalau libüru xiberotarrez argitaratzea xedea dü alkarteak, memento hontan "Le Petit Prince" Saint Exupéryen obra salgei da Sü Aziaren egoitzan. 

Entzün Panpeia Etxebarne SÜ AZIA alkarteko bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

2012. urtea aberasgarri izan da HEBENTIK alkartearentako, XORA filma elkitzea eta hedatzea izan beita xede nausia. Filma horren üngürüan animazione hanitx ere egin düe, arrakasta bildü düena. Beste inganioak izan dira, klun eta txülüla formakuntzak, ikusgarri ezberdina, maskarada eta buhameen üngürüan erakusketa eta Zinez proiektüa. "Xiberoa Zinez" xede hortan, filma zonbait hedatürik izan dira Xiberoko herrietan. Manerala, ber ildoan jarraikiko düe HEBENTIK alkartean aurten ere. 

Entzün Mixel Etxekopar Hebentik alkarteko bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Eüskalgintzako alkarteen lagüntzea erabaki dü Jose Mendiague pastoraleko batzordeak. Sos lagüntza, hiru zatitan partekatürik izan da. Lehen parte bat herriko alkarteentako, bigerren bat eüskalgintzan lanean ari diren alkarteentako, Ikas Bi, Ikastola, Integrazio batzordea, Azia, Xiberoko Botza, Mendililia eta Gaü Eskola. Eta azken partea etxikirik izan da alkarte batetan sos baztertzeko, arrenküra larri bat agitzen bada herri batetan, beste herriko pastoral irabaziekin lagüntza baten izateko. Prefosta, esker beroenak emaiten deitzogü Jose Mendiague pastoralari, eüskal kültür ta mintzajeari ekarten düan lagüntzarentako.

Entzün Johañe Bordaxar Arrokigesa Mendiague pastoraleko batzordekoa :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Baikor eta geroari so jarraikitzen dü Xiberoko Botza irratiak, nahiz eta sos zilo ttipi bat izan den 2012an. 30 gerren urtebürüko ospakizünak ez dü bildü nahi bezain arrakasta bena komünikazio mailan ontsa aipatürik izan da. Bestalde, etxez etxe kanpaina arramaiatz erdisütan hasiko da eta aurtenko oparia mantar bat date. Administrazio kontseilüa arraberritüko da eta entzüle talde baten sortzeko helbürüa aipatürik izan da. Azkenik, Xan Alkhaten partitzea baieztatürik izan da eta Beñat Larroryen begiratzea.

Entzün Allande Errezaret Xiberoko Botzako lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Pentsamentükan aritzeko mementoa jin zaio Garindaintarrak alkarteari. Agorrilaren 14ko kantaldiari arrakasta ttipitzen ari zaiola ohartürik, honen antolazaleek formülaren arra bijitatzeko beharra senditzen düe. Lan bide zonbait agertü da alkartearen biltzarrean, alde batetik kantarien haütatzeko püntüan, ez Iparraldeari baizik mügatzea bena Hego aldeari zabaltzea ere. Bestetik, dantzari berriz lekü baten emaitea aipatürik izan da, ahalaz dantza berriak bena beti Xiberoko üsantxari bermatzen den dantza. Bestalde, Garindaineko pelotako Masterrak bürü hauste sortzen deitze. Maitza ez düe egokia ikusten, jei eta hitzordü sobera dela eta, aurten setemere ondarreala iragan nahi düe pelota hitzordü hori.

Entzün Jean-François Amestoy eta Philippe Sarraude Garindaintarrak alkarteko kideak : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan