Idauze-Mendiko gazteek düe 2015eko maskarada herriz herri eramanen Xiberoan. Lehena Idauze-Mendi berean urtarrilaren 18an igantearekin emanen da. Hogei ta hamar bat jokülari eta dantzari izanen dira, Maite Davant-ek eta Johañe Etxebest-ek trebatürik. Düala hamabost urte eman züen azkena eta horietan parte hartü züenek ere ikusiko dira aurten. Kargü zonbaiten aipatzeko, Nicolas Bouillon dateke kabana, Joimo Lacroix Pitxu, Laurentx Bereziartua buhame jauna. Lehen agerraldiaz gain, beste hamar elkaldi finkatü dütüe apirilaren 19a artino. Urtarrilaren 25ean Atarratzen, Barantailaren lehenean Müskildin edo Urdinarben, 8an Garindainen, 15ean Gameren. Martxoaren lehenean Altzürükün, 8an Ürrüstoin, 14ean Maulen, 21ean Santa Garazin eta 28 edo 29an Zalgize ala Irurin. Apirilaren 5ean Barkoxen, 12an Hokin eta azkena19an berriz Idauzen.
Cédric Samalbide :
- Kultura
- Agerraldiak: 3027