Xiberoak zinez egünak iraganen dira ürrietaren 23 eta 24an. Maulen, Zinema festibal hau antolatzen dü Hebentik elkarteak.
Hebentik elkartea arte herrikoi eta sorkuntza güne bat da. Clown, Kanta, dantza, musika, antzerki, ikusgarri sorkuntza, DVD, argazki soinülari ta beste eskaintzeaz gain, 2011az geroz filmari lotürik dira. Xora filmaren ondotik, filma festibal bat antolatzen düe. Euskal eta eüskarazko filma güti ikusteko parada beitügü Xiberoan ere.
Ostiral gaüan : 8ak30tan maule Baithan « une croix gammée sur la bidassoa », eta 11etatik goiti Hebentikenean Ataun of the dead eta Joxean’s hil eben fikzioak. Eta egileekin solasaldia.
Biharamen goizean, 9etarik 13etara Ondarearen etxean Marc Lahore xiberotarraren film llabürrak.
Arrestiko 5etan Zinegelan « Gure sorlekuaren bila » dokümentala bai eta egilearekin eztabaida ; 19.30tan hebentikenean jateko ta edateko ta 21tan « Sistiaga : une histoire basque » dokümentala.
Mixel Etxekopar:
- Kultura
- Agerraldiak: 1817