Jean Pitrau Atarratzeko pastorala abiatzen da!!

Inprimatu

Dagün üdako pastorala Atarratzeko herriak emanen dü eta Jean Pitrau, herriko laborari sindikalistaren istoria kontatüko.Pier paul Berzaitzek izkibatü dü pastorala, bere ustez Jean Pitrau en bizian denak beitziren pastoral baten egiteko.Jean pitrau ek, laborari ttipien alde lan egin züan, Edgard Pisani , ordünko laborantxa ministroa ekarrazi züan Xiberoalat erakusteko nolako baldintza txarretan lan egiten züen laborariek. Basa eskola bat muntatü züan bere kartielean , Larsac en ere izan zen eta gazterik zentü 45 urteetan.140 jente agertu da neskenegün gaüan Atarratzen egin lehen bilkürala eta pastorala orai abiatürik da .JP récalt izanen da errejenta, kantoreak Pier paul Berzaitzek eramanen dütü eta arropak aldiz Erramun Garciak.Pastoralaren lehen mustraka izanen da barantailaren 5an eta emanen da Atarratzeko arrabotüan, uztaila 24, agorrila 7an ; Otxagabian agorrila 15 an eta Parisen Chatelet antzokian setemearen 17an.
Pier Paul Berzaitz:


Marcel Errecaret: