XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Dantzari gazteen formatzea izan da, Etxahun alkartearen aktibitate nausia 2011an. Xahakoa pastoralatik landa, pentsatzen ahal den bezala, urte anpleago baten beharra züan. Berrogei bat gazte ibilten da dantza eskolan, bostpasei irakasle aldizkatzen direlarik horien jarraikitzeko. Bi urtetarik, 10 edo 12 urteko dantzari berriak hartzen dütüe, saldo handiago bat osatzeko gisan. Aurten indar berezia egin dü Etxahun alkarteak dantzari gazte horiek jauntzi berriez bestitzeko. Ürrentzen ari den 2011 urteaz, Integrazio Batzordearen alte egin den kantaldia ohart etxekitzen dügü. Bere alkartarzüna erakutsi nahi izan deio Etxahun alkarteak 2000 euroko lagüntza bat ekartez. Dagün urtean alkartea ez da besoak kürütxatürik egonen, alkartearen 50. urtebürüa ospatüko beita eta Etxahun Topet hiltzearen 150. urtea markatüko beita.

Entzün Patrick Queheille Kanpo Etxahun alkarteko bürüa :

Azken urteetan «Kutsidazu bidea Isabel» edo «Aupa Etxebeste» bezalako filmak ikusi ahal izan dütügü sail berezi batean. Aurten berriz, Xiberotarrezko «Xora» izeneko lehen filma egin izan da. Berriki Durangoko 46. azokan, Peio Cachenaut xiberotar gazteak züzentü düan filma presentatürik izan da. "XORA" Xiberotarrezko lehen filma metra-lüzea, 2012ko martxotik goiti hedatürik izanen da Eüskal-Herri osoan. "Xora" filma ekoiztü düan Baleuko enpresako Edu Barinagak, Eüskal zinemaren ikus püntü bat egiten deikü.

Entzün Edu Barinaga "Xora" filma ekoiztü düanak :

Atharratzetik Maulera, Ühaitza erreka bazterreko herri, etxalte eta familien leheneko historioak, besteak beste aipatzen düan Mémoires Souletines, Villages de la Vallée, Philippe Etxegoien Idauztarraren libürüa plazaratzen dü Elkar argitaletxeak. Orai zahartürik diren jenteen ganik bildürik anekdota edo lekükotarzün hanitxen bidez, etxeko jaunak, etxezainak, emütsak, eiherazainak ala buhameak aipatzen dütü, gizarteko harremanak ikertzez. Memoria kolektiboaren biltzea lan serios baten emaitza da, ororen bürü ikertze etnografikotik hüilantzen dena. Mémoires Souletines, Villages de la Vallée libürüa segida bat üken behar lüke, Xiberoko Olhetaz.

Entzün Philippe Etxegoien libürüaren idazlea :


Entzün Peio Etxeverri-Aintxiart Elkar argitaletxekoa :

Urte oroz üsantxa den bezala, Xiberoko besta batzordeko bilküra egin da 2012ko egütegiaren finkatzeko. Aurten Idauze herrian iragan da eta eztabadarik gabe egütegia bete düe. Iragan urteari so, kanbiamen ttippi zonbait badira bena orohar berdin batzen da. Nahiz eta aste ondar zonbait hütsik egon diren egütegian, aste ondar zonbaitez bi herriko bestak agitüko dira ber denboran. Herrietako bestetarik kanpo beste hitzordüak ihautere, festibal edo beste jeiak kontütan hartzen dütüe.

Ikus 2012ko egütegia, lehen sei hilabeteak
Ikus egütegiaren bigerren partea, azken sei hilabeteak
Ikus ere webgüne hontako Agenda partean

Entzün besta batzordeko bilkürako antolazale bat :

"Ameriketan Eüskaldünak - Jose Mendiage Pastorala" eskentüko düe Arrokigesek 2012ko üztailaren 29ean eta agorrilaren 5ean. Diasporari lotütako pastorala date. Jose Mendiage Haspandar bertsulari bat da 18 urteetan, 1866an ameriketara joaitea erabakitzen düana beste hainbeste euskaldünen artean. Ürügoi eta Argentinan eramanetako  bizia da erakutsirik izanen pastoral hortan. Düala 17urte, Agirre Presidenta pastorala eman züen Arrokigesek eta aurten herritarrak berriz bildü dira Johaiñe Bordaxar herriko semeak idatzi düan pastoral horren emaiteko. Mustrakak urtailarren 7ean hasiko dira eta neskenegün oroz bildüko dira. Pastoral hontako errejenta Jean Fabien Lechardoy Barkoxtarra date eta kür eramailea Sophie Larrandabürü.

Entzün Johaine Bordaxar pastoraleko idazlea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan