Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Xorrotxen kronika
Emankizüna



16 taldeen lanak ikusten ahal dirate, aurtenko Maiatz Tauladan, Mauleko Herriko Etxeak eta Tokia antzerki taldeak antolatzen düen urte oroztako hitzordüan. Maiatz honen 22tik- 25ala iraünen dü eta ohi bezala, Maulen gainti ikusgarriak barreiatürik dirate. Beti bezala, ofiziozko, amatür eta eskolen egin lana berme, eraikirik izanen da egitaraua. Aurtenko berezitarzüna, Mauleko Peko-arrüa osoa, antzerki joka güne date. Tokia antzerki taldeak, komerxantez hüsten ari den karrika haütatü dü, bere tailerretan ibilten diren aktüreen "Embouteillage" lanaren erakusteko. Jakin ezazüe, "Pass" delakoak hartzen ahal direla Mauleko Herriko Etxean, sartzeak merkeago ükeiteko.
Müsikaren Egüna ospatüko da Urdiñarben maiatzaren 17, 18 eta 19an. Aurten 24. gerren edizionea da, egitarau aberasgarri bat plantan ezarrik izan da. Hiru egünez, antzerki, soinü, kontzertü, dantza, mintzaldi-eztabada eta erakusketa badate.
Arrakasta handia bildü dü "Ait

Gamere Zihigako gazteek azken maskaradak eman dütüe iragan maiatzaren 5an Zihigan. Maskaradak ürrentürik, jokülariak botzik dira herriz herri kurritürik eta plazerra hartürik. Prefosta, bihotz ximiko batekin ürrentü dütüe maskarada horik orhitzapen honez beterik.
Mendikotako Algarrekin galerian, beste hiru artister bortak zabaltüko dira m












