XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Xuri ta beltzez, jente potreta ala bazterrak erakustez, bere barne alde ülüna nahi izan düala erakutsi, Jon Cazenave Donostiako argazkilaria berak erran deikünaz. Herri Ixilean deitzen den erakuska, Lapurdi, Baxenafarroa eta Xiberoan hartürik argazkiaz osatürik den argazki erakuska ikusgei da Mauleko Ondarrearen Etxean azaroaren 12ala.

Entzün Jon Cazenave argazkilaria :

Agosti Xahoren sortzearen 200 gerren urtebürüaren ospakizünak ürrietaren 9ean ürrentü dira bere sortherrian Atharratzen. Lehenik, mezperan Baionan Eüskal Erakustokian, Xahoren bizia eta obrak aipatü dira. Xaho pertsonaje berezia, gizon aparta eta ez ezagüna, hona besteak beste zer entzün den aste bürü güzian. Xaho en bizia eta obrak zabaltü behar direla  erran dü Elixabet Pignol, Agosti Xaho kültür alkarteko lehendakariak ! Lan hortan parte hartzen düalakoz, Eüskal Erakustokiari Xaho saria emanik izan zaio Atharratzen egin den omenaldian.

Entzün Elixabet Pignol Xaho alkarteko bürüa :


Entzün Rafa Zulaika Eüskal Erakustokiko züzendaria :

Larrazkeneko lehen ostoak edirenen dütützüe Mauleko Jai-Alaian ürrietaren 1ean. Oreka TX, Kukai eta Amaren alabak biltzen dütüan Hostoak ikusgarria da. Urte batez Eüskal-Herriko hiribürü güzien ützülea egin ondoan, Maulen finkatürik zen azken ikusgarria eskentüko düe, bena izan den arrakastaren ondorioz ez dira hortan baratüko. Hiru taldeak eüskal kultürari lotürik izatez, aisa izan da denen artean zerbaiten elkitzea. Dantza, müsika, kantore eta irudiak nahasten dütüan ikusgarriak, lan handiaren egitea galtegin dü taldeko kideer, batez ere Xiberotarrentako Oreretan Gipuzkoan  beitziren mustraka güziak. Orai arte bildütako arrakastak aitzina jarraikitzen dü, Maulen sartze güziak saldürik izan beitira.

Entzün Amaren alabak taldeko Lüxi Aguergaray eta Ihitz Iriart :

1811ko ürrietaren 10ean sortü zen Agosti Xaho Atharraztar idazle, poeta, politika gizona, besteak beste, erran nahi beita düala 200 urte. Urtebürü horren ospatzeko ekitaldi ezbardinak antolatürik dira ürrietaren 8 eta 9ean. Neskenegünean Baionako Eüskal Erakustokian mintzaldiak izanen dira egün orotan. Biharamenean ürrietaren 9ean, Atharratzen bere sort herrian omenaldi bat eginen zaio. Goizanko 11:30tan hasiko da jeia, antzerki baten bidez bere ibilbidea erakütsiko düe sort etxetik Daguerre jauregialat arteko bidean. Ondotik, herriko plazan Agosti Xaho saria eskentüko düe Baionako Eüskal Erakusketari. Giro ederrean ürrentzeko züntzür bustitze bat izanen da apaidü batekin mahain baten üngürüan. Bestalde, Atharratzeko besteen denboran emanik izan diren Agosti Xahoren kantoreak, berriz Bizkaian emanen dütüe urtea ürrentü gabe.

Entzün Milou Castan Xiberoko Zohardia alkarteko bürüa :

Kalitatezko ikusgarriak, pübliko gaztea kültürari heztea, ekonomikoki denentako esküragarri izatea, hona Maule Hiriko kültür sailak berretsi dütüan lehentarzünak, 2011-2012 kültüraldiaren presentatzean. Hostoak, Amaia Riouspeyrous, Manu Galure,  Babouchka konpaniaren « Nous Sommes une femme », Marc Antonio de la Parra-ren « La secrete obscénité de tous les jours », ala Feydeaux-ren “Le chat en poche”, antzerki, zirka, dantza, kantore eta müsika eskentürik zaizkü egitarau hontan. Eüskarak ere bere leküa edireiten dü programazionean eta komünikazionean, Herri Alkargoaren partaidegoarekin. Dagün setemerearen 24ean neskenegünarekin, Maule Hiriko kültür sasu berria estrenatüko da, "Ieto eta Le Casse Bouteille" ikusgarriekin, "Hostoak, Kukai konpania, Amaren Alabak eta Oreka Tx" biltzen dütüan ikusgarria ürrietaren lehenean errezebitü aitzin.

Entzün Julie Bercetche Maule hiriko kültür sailako ardüradüna :


Entzün Béatrice Lahargoue Maule hiriko kültür aholkülaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan