XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Espainako errege katolikoek erabaki züten, Espaina handi eta katoliko baten eraikitzea. Hortarako, judio, Mauro, agot, hots, milaka jente persekütatü zütüen 16.mentean. Herri ospetsü bat eraiki nahian, Nafarroako erreinua menpealatü züten espainolek. 2012 an, 500 urte badirate 200 güdarri Eüskaldünek bürü egin züela milaka espainol soldadoer Amaiureko gaztelüan. Güdarri horien omenez, Amaiur eta Maule hirien algar kürütxadak, Pier-Pol Berçaitsen ikusgarri bat eskentüko düe üda hontan, bi hiri horietan.

Entzün Pier-Pol Berçaits "Amaiur" ikusgarriko joanarazlea :


Entzün Jean- Pierre Errecart "Les amis du château" alkarteko kidea :

Xiberotarrak taldeak lehen diska plazaratü dü, “Zotükatzez batx-batxa”. Izenbürü horrek zentzü oso dü, düala 6 urte hasi zirelakoz diskaren grabatzen eta aurten azkenean kausitü düena. Xiberotarrak taldean 11 kantari dira, haboroxenak Salgize, Iruri eta Atharratzeko. Diska hontan talde ttipietan kantan ari dira, monotoniarik gabe kantore güziak ezberdin bilakatzen dira. Bost kantore arrahartürik izan dira, beste güziak sorkuntzak direla erran genezake Jean Etxartek dütüalarik ahaideak sortü. Diska berri hau Sohütan Jean Etxarten saltegian edirenen düzüe edo Elkar argitaletxeak barreiatzen dütüan leküetan eta prefosta Xiberotarrak taldearen kantaldi güzietan, 16€tan.

Entzün Johañe Etxebarne Agiak Xiberotarrak taldeko kidea :

Azken urteetan «Kutsidazu bidea Isabel» edo «Aupa Etxebeste» bezalako filmak ikusi ahal izan dütügü sail berezi batean. Aurten berriz, Xiberotarrezko «Xora» izeneko lehen filma egin izan da. Berriki Durangoko 46. azokan, Peio Cachenaut xiberotar gazteak züzentü düan filma presentatürik izan da. "XORA" Xiberotarrezko lehen filma metra-lüzea, 2012ko martxotik goiti hedatürik izanen da Eüskal-Herri osoan. "Xora" filma ekoiztü düan Baleuko enpresako Edu Barinagak, Eüskal zinemaren ikus püntü bat egiten deikü.

Entzün Edu Barinaga "Xora" filma ekoiztü düanak :

Dantzari gazteen formatzea izan da, Etxahun alkartearen aktibitate nausia 2011an. Xahakoa pastoralatik landa, pentsatzen ahal den bezala, urte anpleago baten beharra züan. Berrogei bat gazte ibilten da dantza eskolan, bostpasei irakasle aldizkatzen direlarik horien jarraikitzeko. Bi urtetarik, 10 edo 12 urteko dantzari berriak hartzen dütüe, saldo handiago bat osatzeko gisan. Aurten indar berezia egin dü Etxahun alkarteak dantzari gazte horiek jauntzi berriez bestitzeko. Ürrentzen ari den 2011 urteaz, Integrazio Batzordearen alte egin den kantaldia ohart etxekitzen dügü. Bere alkartarzüna erakutsi nahi izan deio Etxahun alkarteak 2000 euroko lagüntza bat ekartez. Dagün urtean alkartea ez da besoak kürütxatürik egonen, alkartearen 50. urtebürüa ospatüko beita eta Etxahun Topet hiltzearen 150. urtea markatüko beita.

Entzün Patrick Queheille Kanpo Etxahun alkarteko bürüa :

Urte oroz üsantxa den bezala, Xiberoko besta batzordeko bilküra egin da 2012ko egütegiaren finkatzeko. Aurten Idauze herrian iragan da eta eztabadarik gabe egütegia bete düe. Iragan urteari so, kanbiamen ttippi zonbait badira bena orohar berdin batzen da. Nahiz eta aste ondar zonbait hütsik egon diren egütegian, aste ondar zonbaitez bi herriko bestak agitüko dira ber denboran. Herrietako bestetarik kanpo beste hitzordüak ihautere, festibal edo beste jeiak kontütan hartzen dütüe.

Ikus 2012ko egütegia, lehen sei hilabeteak
Ikus egütegiaren bigerren partea, azken sei hilabeteak
Ikus ere webgüne hontako Agenda partean

Entzün besta batzordeko bilkürako antolazale bat :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan