Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Hitzez hitz
Emankizüna



Mauleko besteen denboran üztailaren 12tik-14ala, ZINKA ostatüan ere mugimentü izanen da. Animazioneak arrestiri apalez hasiko dira 18.00tarik harat. Ostiralearekin hasteko 2 talde izanen dira Joxe Riplay eta The Bralarians. Neskenegün gaüan beste 2 soinü izanen dira bazterren alegeratzeko Zezenaren taldea Baxenafarroatik eta Zézé Baionatik.
Kantari, bertsulari, dantzari, soinüegile franko izanen dira Mauleko besteen alegeratzeko. Ahatze gabe, pelota partida, rugbi, bizikleta lasterkaldi eta jokü.
Mendiz Mendi, Xiberoko gizon emazte kantari kürrak 30 urteak ospatzen dütü üztailaren 6an neskenegünarekin. Urtebürü
Urte osoan, 17 000 sartze saldürik izan dira Maule Baitha zinema gelan. Zenbaki ederra üdüritzen badü, doi doia da zinema biziarazten düan alkartearen bermatzeko. Zinema zaleak hilabetean behin zinemalat joan balite, aski lizate alkartearen sendotzeko.
Üda hontan kültür eta inganio eskentza franko proposatzen dütü Xiberoko Turisma Bülegoak. Ohizko hitzordüetarik kanpo, lehentze opera bat emanik izanen da Xiberoan Mozarten obra bat «Don Giovanni». Beste urtez bezala ere, müsika klasikoa entzüngei date Altzürükün eta Irurin. Aurten, Mauleko hondarea gogoan date eta aste batez hitzordü ezberdinak badirate. Ahatze gabe hitzordü nausiak, Garindaineko kantaldia , René Cassin pastorala, Espartiñaren Besta, bestea beste. Pelotak ere bere leküa badüke frankotan, orotarat 200 alteko ekitaldiak badirate üda hontan Xiberoan. 



