XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

“Orhitzapenak” ikusgarria arrakasta ederra bildü dü apirila ondarrean Olorueko Jeliote gelan. Beste behin ere, Eskiulatarrek Eüskal kültüraren aldeko etxekimentüa erakatsi düe “Orhitzapenak” jeiaren bidez. Eskiulako haur, gazte eta gehitü bildü dira beren gazte denborako “Orhitzapenen” kontatzeko. Orhitzapen horik, Eskiulako haur eta gaztek jokatzen züen jelkaldien bidez. Dantza, kantore, bertset, entzün eta ikusi ahal izan dira. Gazteriaren aldetik dinamika ederra bazen eta püblikoa botzik ta lillüratürik baratü da. “Orhitzapenak” ikusgarriaren bidez, gehitü eta gazteen arteko transmizionea erakutsi nahi izan da, eta Eskiulan diren Eüskal kültüraren etxekidüra.

Entzün "Orhitzapenak" ikusgarritik landa lekükotarzünak : 


Entzün Julien Iratchet Eskiulatarra ikusgarriaren idazlea : 

Entzün Mixel Etxekopar ibilkaria gazte horien erakasle ohia :

Entzün "Orhitzapenak" ikusgarriko azken kantorea :

« Le chat en poche » Feydeaux-ren antzezlanarekin ürrentüko da Maule Hiriko kültüraldia. "Théatre de la bulle" eta "Les pieds dans le plat" konpainiak jüntatü dira antzerki honen egiteko. Tauladaren gainen 6 aktür agertüko dira, Georges Feydeaux-ren aspaldiko obra honen emaiteko. Feydeaux XIX. Menteko antzerki egile famatü bat da, bereziki « Vaudeville » estiloa jorratü düana. Familian ikusten ahalko den « Le chat en poche » komedia honekin erri egiteko parada eskentürik zaikü, apirilaren 14ean gaüko 21.00tan Maule Baitha zinema gelan.

Entzün Christelle Mange Maule hiriko kültür ardüradüna : 

Doi bat sasuz kanpo hasi gatik, Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohiek antolatü maskaradak sürprisa zonbaitekin agertü dira bazko egünean Hokiko plazan. Haboroenik preziatürik izan dena izan da, eüskararen presentzia zabala. Arizale güziak eüskaldün izatez, joküari aberastarzün bat ekarri dü, bereziki beltzeriaren arteko joküan. Beste sürprisa izan da, motiko eta neskatilen arteko nahasketaren kausitzea. Neskatilak, beltzerian kargü nausien eramaile izatez, perediküen zentzüa kanbiatürik izan da. Betiko gordinkeriak bazter ützirik, gizon emazteen arteko harremanak aipatürik izan dira, besteak beste eta gei honek erreakzioneak sorarazi dütü soegileen artean. Dagün maskaradak martxoaren 15ean Urdiñarbe-Muskildin gainti dirate, 22ean Barkoxen, 29ean Lexantzün eta maiatzaren 6an Gamere-Zihigan.

Entzün maskaradatik landa hartürik lekükotarzünak : 


Entzün maskaradako azken kantorea : 

22 filma ezbardin hilabetean eskentzen dütü Maule-Baitha zinema gelak. Horrez gain, gei tematikoak presentatzen dütü haur, gazte edo gehitüer züzentürik. Gei tematikoan, Iraniar gaüaldi bat antolatürik da apirilaren 16an, bi filmak dirate hedatürik eta aitzin jateko badate. Asteartetik igantealat bi filma gütienik hedatzen dütüe ber tenorean, asteazken eta neskenegünez 3 emanaldi eskentzen dütüe. Holako eskentza aitzina jarraikitzeko, jentea hüilantzera kümitatzen düe Maule-Baithakoek. Usatüzko komünikazio lana eginik ere, berrikuntza bezala mailen bidez egitarauaren zabaltzen hasi dira nahiant güzier asteka berrien zabaltzeko. Azkenik, ikustez Xora filmak zinema nola bete düan, maiatzaren 9 eta 15en artean Xora berriz hedatürik izanen da Maulen.

Entzün Henri Guerin Calvo Maule-Baithako programazione ardüradüna : 

Xiberoan dantza galdüko dea ? Nahiz eta ez den galdüko, dantzarien heina apaltü dela ezin da ükatzen. Aintzindariak alkarteak Xiberoko 14 herriko dantza taldeak biltzen dütü eta penagarri atzamaiten dü gazte haboroxenak 17 urtetan üzten düela, jakitez adin hortarik aitzina dela dantza hobekienik ikasten. Dantzarien gogoaren etxikitzeko, mundüko dantzak biltzen dütüan festibal batetan parte hartzeko xedea düe. Horrez gain, 2011an Aintzindariak ekitaldi ezbardinetan parte hartü dü, Korrikan, Xiberoan Eüskaraz Bai bestan, Olentzeron, Haur Kantu Txapelketan eta Dantzari ttikin. Azkenik, Xiberotar dantzak beste probintzietako dantza eskoler erakustea edo ez aipaturik izan da eta algar trükatzea, hebenko dantzarientako aberats beitlizate beste dantzen lantzea.

Entzün Aines Aguergaray Aintzindariak allkarteko lehendakaria : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan