Zientziaren astea Mauleko libürütegian

Inprimatu

Argazkia : Laurentx Etchegoin.Ürrietaren 9tik 13ala ospatüko den Zientziaren bestaren karietara, bi animazio antolatzen dütü Mauleko libürütegiak. Ürrietaren 8tik 19ala « Ekia, argizagia, eta egütegiak » Germéa alkartearen erakuska ikus dateke libürütegian. Erakuska honek, lehen jentartea nola antolatü zen denboraren neurtzeko erakusten dü. Ürrietaren 9an gaüko 20etan Marius Rodrigo kirol zelaian, teleskoparekin zelüa so egiten ahalko da, berezilari baten aholküak jarraikiz. Leküak mügatürik beitira deit libürütegiala leküen etxekitzeko. Fabienne libürütegiako animatzailea :


Haboro irakurri klixka xehetarzün haboroen ükaiteko.

Bestalde, beste bi ikusgarri proposatzen dütü. “Pêche à la lune, haurrentzako ikusgarri müsikala, ürrietaren 30ean 16.30etan zerbütxü güneko Irati salan eta « Laboratorio ebilkariak : Lucienne Pozzostar-en kantina espaziala » antzerki zientifikoa, azaroaren 8an 18.30etan Mauleko libürütegian. Azkenik oritarazten deizüegü, Sophie Pavlovsky-ren idazteko lankia berriz hasten dela ürrietaren 8 hontan, 18etarik 20etara. Hortik harat, hiru astearteetarik behin iraganen da.