XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Monzon pastorala emanen da Bergaran setemerearen 17ean, Telesfororen sort herrian 3. eta azken aldikoz. Larraintarrek Xiberoa bezain handi den Gipuzkoako herri honen bidea hartüko düe neskenegün goizan. Jesus Elorza Bergarako aüzapezak erran deikünaz, Bergarako herria ohoratürik izan da Monzon pastoralarekin eta ez zen manera hobeagorik Telesforo de Monzon hiltzearen 30 gerren urtebürüaren ospatzeko. Larraiñe eta Bergararen artean anaitarzünezko harreman honak sortü dira üda hontan eta elkarlanean iraünen düela esperantxa düala gehitü deikü Bergarako aüzapezak. Neskenegünean arrestiriko 15etan Bergarako karriken üngürüa eginen düe Larraintarrek eta 17etan  Monzon pastorala 3. eta azken aldikoz emanen düe.

Entzün Jesus Elorza Bergarako aüzapeza :

Setemerearen 16, 17 eta 18ean Ondarrearen Egünak igaranen dira. Aurten gei bezala, « Ondarrearen bidajea » haütatürik izan da eta Xiberoan badate zer ikus eta ikas. Ikerzaleak alkarteak kudeatzen dütü egün horik beste partaide zonbaiten lagüntzarekin. Ostiralean arratseko 19.30tan Larraineko elizaren bijita date, ondotik Denen gelan, Valérie Sténou eta Robert Elissondok hitzaldi bat emanen düe Larraine eta Ospitale-Peko elizetaz. Aste ondarrean, üsatü bijitak egin daitezke, bena hitzordü nausia neskenegünean 17.00 date Mauleko karriken gainti antzerki bijitarekin, Gaztelüko Lagünek proposatürik. Bestalde, arratseko 20.00tan Gotaiñen Gisele Lougarot " Bigerren Gerla Mundialako xiberotar mügalarietaz " mintzatüko da. Igantean aldiz, Ondarrearen Etxean Denis Cassardek eraman düan lana ikus dezake, bidajetaz ari den libürü zaharrekin. Hona Ikerzaleak plazaratü düan egitaraoa.

Entzün Joël Larroque Ikerzaleak alkarteko kidea :


Entzün Valérie Sténou ikerlaria :

Üdako pausatik landa, Mauleko Zinka alkartea indartsüago da sartze hontako. Berriki beren biltzar nausian, iragan urteko bildüma presentatü düe, orotarat 30 bat kontzertü, elkarte ezbardinen parte hartzea eta  ahatze gabe, Mauleko besteen danboran eskentü dütüen kontzertü ezberdinak. Sartzea setemerearen 17an hasten da Mateo Cacao taldearekin eta abentüala arte taldeak badütüe. Zinkako eramaileak talde ttipi bat izatez eta alkarteko kideak noiztenka pausa ditian edo kontzertüetaz goza ditian, lagüntzaile güziak honki jin direla jakinarazirik da eta prefosta alkarte ezberdinak honki jinik direla ere bai.

Entzün Johanne Foirien Zinka alkarteko kidea :

Hogei urtez egürüki ondoan, Eüskal Etxea zabaltü da berriki Pauen. André Labarrère zena, Paueko aüzapez ohiak hitzeman züan Paueko Euskaldüner « Eüskal Etxe » bat ükenen züela, bena azkenean elkibidea "Lagünt eta Maita" alkarteko kideek berek atzaman düe, 300 metra karratüzko egoitza bat alokaidatüz. Paueko güne ezberdinetan barreiatürik ziren dantza, kantore, müsika ala gaü eskola bezalako aktibitateak ber egoitzan bildürik dirate. Frantxoa Challet alkarteko kidea erran deikünaz, algarrekin bitzitzen ikasi beharko düe, bena "Eüskal Etxeak" dinamika berria ekarri behar lüke eta xede berriak sortüko laster.

Entzün Frantxoa Challet Lagünt eta Maita alkarteko kidea :

Berrogei ta hamar bat artisten obrak biltzen dütüan Art’Soule erakuska iraganen da setemerearen 10 eta 11an Atharratzen. 50 artista horietarik 10 bat lekükoak dira. Obrak, neskenegün goizetik harat, herriko güne ezberdinetan ikusgei dirate plazan, Ühaitz bazterrean, karriketan eta beste. Aroa eijerra balinbada obra horik kanpoan ageri dirate, bestelan saltegietan, herriko etxean, Etxahun gelan edo Daguerre gaztelüan izanen dira. Arrestiriko 19etan estrenatze eginen da Daguerre gaztelüan eta ondotik kabaret gaüaldi bat proposatürik date. Ondotik, neskenegün arratsan, aiharia bat izanen da 20.30etarik harat « Les Inoubliables » taldeko antzerki egileek harrotürik. Igantean ere erakuska egün orotan ikusgei date. Aste ondar güzian “marrazt ezazü ardi bat” margo konkurtsoan parte hartüko düe gazteek.

Entzün Arnaud Villeneuve Atharratzeko aüzapeza :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan