XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Atarratzeko eskü baloa taldeak badü parada nazional bialat joaiteko neskenegün hontako partida irabazten badü Asson- en  !
Ibilbide ederra egin düe  aurten Atarraztarrek, nazional 3 mailan , etxen jokatü dütüen 11 partidetarik 9 irabazi dütüe eta orai  ahalak oro egin beharko dütüe partidaren irabazteko.
Galtzen badüe beharko düe orano hürrünago joan barraje delakoetan .
Aste hontan bazterrak minberatü dira , alde batetik epailea Asson eko ezagün bat delakoz eta bestetik Asson  ek sartze güziak saldü beidütü Atarraztarrek ez dezan lekürik  üken.
Partida xüxenean xiberoko botzan neskenegün gaüan

Mathieu tauzin trebazalea:

Arramaiatzaren 18an Xiberoko itzülüa antolatzen dü Xiberotarrak lasterkari taldeak!
Urte oroz antolatzen züen Atarratze Maidalena lasterkaldia, bena arrakasta güti bazüan, hartakoz kanpoko jendeen interesatzeko eta Xiberoan ezagütarazteko Xiberoko itzülüaren ideia sortü da.(s1)
5 etapa badirateke, 5 lasterkari ekipakal eginen den lasterkaldi hontan.(s3)
Maulerik partitzea prologa batekin, maule maidalena, montori ligi, ligi bostmendieta, lakarri atarratzera eta ürrentzeko atarratze maidalena beti danik izan dena.
Xiberotarrak alkarteak 60bat kide badütü, jüntatzen direnak elgarrekin trebatzeko, eta horien artean 20 bat emazte.(s2)
Azken urtean 20 kide berri sartü zaüe alkartean, izan gazte ala zaharxigo.
Babeth Etchart eta Maylis Houret:

Mauleko igereskagiak bere bortak arrazabaltü dütü iragan hilabetez geroztik eta bere aktibitateak honekin.
Horien artean, düala bi urte sortü den "water-polo" edo hur-polo aktibitatea.
Kirol mixtoa, non ere korpitza oro lantzen den. 25metrako lüzegoan jokatzen da eta mementoan 10bat dira.
Oroer zabalik da aktibitatea, eta Mauleko igereskagian deitzen ahal da züen izenaren emaiteko.

Water Poloarne ezagützeko parada Artzen Leton kapitainarekin:

Uztaila 30an igaranen den 2016ko « Xibero trail holtzarte orhi » izeneko traila prentsari presentatürik izan da.
Izenak erraiten düan bezala Larrainetik abiatüko da holtzarte et Orhik igaraitez arra Larrainerat itzültzeko .
Bi ibilbide badira 32 kilometrakoa, 2200 metra positiboko gora beherarekin, eta 16 kilometrakoa ibilkarientako hori, 696 gora beherakoa.
Iragan urtean abiatürik Larraineko besta komite edo batzordeko gazteen ganik, sekülazko arrakasta üken dü 360bat parte harzaleekin.
Euskal herriko güne ederrenetarik igaraiteak lagüntzen dü segür ere, izan Orhi pünta ala Pixtako turruxta.
Lasterkan parte harteko pyrenees chrono webgünealat joaiten ahal zidee.
Hervé hamestoy:

Link’rope alkarteak, La verna Santa graziko harpean antolatü düan Highline mündüko marka beste xederik badü Xiberoan.
Alkarte hortan frantzia osoko jendeak badira, oro mendiko kiroletan ari direnak : izan eskalada, speleologia, parapenta, kanyoning, higline edo beste.
Denen lotüra da soka, eta hortakoz haütatü düe inglesez lotürik den  link’ rope izena.
2 aktibitate nausi dütü alkarteak, higline, hots soka baten gainen ebiltea goratarzün ezbardinetan.
ETa beste aktibitatea da ‘saut pendulaire’ edo hutsean jauztea.
Laster Ehüjarren zerbait egiteko gogoa düe.
Bestalde, Seteme edo Urrietan, La Vernan arra ixeatüko dira Higline mündüko markaren haustea.

Gilen Iriart alkartearen presidenta:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan