XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Ezinago ontsa igaran da Xiberoko ützülüa

Izigarri ontsa igaran da Xiberoko ützülia izeneko lasterkaldia (bideoak heben ikusgei) ! Igaran neskenegünean hontan jente hanitx agertü da bide bazterretan eta antolazaleak botzik dira ! Nahiz eta animaleko beroa izan, destrenpürik ez da agitü ! Lasterkariak bosnaka ari ziren lasterkariak 5 etapa desbardinetan eta igaran urteko irabazleak Xiberotarrrak izan balin baziren, aurten Paue aldeko talde batek irabazi. Les amis de Larbi izenekoa. Erran behar da ere hainbat marka hautse dütüela. Madalenako azken etapan adibidez, 10 minutaz marka hautserik izan da, nahi eta antolazaleek bidea luzatü züen aurten. Egunaren bildüma egiten deikü Maylis Houretek :


Pettan Aizager, lasterkarietarik bat nola igaran zaion erraiten deikü :
Pelotari honak ariko dira üda hontan, Xiberoako Txapelgoan!

Xiberoko eskü hüskako 10. txapelgoa hasi zen arramaiatzaren 11an eta Setemeraren 18ala iraunen dü. Maule gainea, Lexantzü, Gamere, Zalgize, Iruri, Gotaine, Bildoze, Ligi Aterei, Ürrüstoi, Garindaine, Muskildi eta Urdiñarbe: hamabi herritan iraganen dira aurtenko partidak. Orotara, 60 pilotakarik beno haboro parte hartüko düe hiru maila desbardinetan. Lehen mailan, 9 xiberotarrek parte hartüko düe eta 8 Lapurtar edo Baxenabartarrek. Aurten, Inxauspe, Amulet, Harizmendi, Lambert edo De Ezkurra ikusten ahal dirateke heben gaintiko arrabotüetan. Dagün hitzordüa, arramaitzaren 23an date, Lexantzün. Xehetarzünak Alain Mugurdoy antolazalearekin:

Garaipen gazi-gozoa Mauleko errügbi taldearentzat, igante arrestiritan, Mauleko zelaian Céreteko taldearen kontre 27/20, Federale 2 txapelgoako finala zortzigerrenetara joaiteko partidan. Gazi-gozo, zeren eta Maulek garaipenaren 4 püntüak hartü badütü, Céreteko taldeak defentsa honaren saria bildü dü. Damütüko dira segür mauletarrak, jakinez partidaren ürrentzeko 10 minüta baizik ez zirelarik falta, oldarkorki jokatzearen honsaria bazüela. Dagün igantean, oso partida zaila izanen da segür mauletarrentako, Céreteko zelaian. Zazpi püntütako abantaila aski izanen ote dea ? Ikusirik Céreteko taldeak joküaren egiteko gaitarzün handia badüala. Geroak erranen.
Beñat Queheille :


Philippe Hontas :

Laurent Pous :
Lasterkariak , neskenegün hontan, Xibero osoan!

Xiberoko ützülia neskenegün hontan agitüko da. Orotara, 41 talde eta 200 lasterkari, 5 ekipakal egiten den lasterkarentako. Denbora ederrarekin animazione franko ere izanen da, hala nola bazkari partekatü bat Bosmendietan, Altzaiarrak alkarteari esker. Arrestiri apalean, 5 etapak egin ondoan, lasterkariek lekükoa algarri emanen düe, Atarratzeko ützüliaren egitez.Ondotik, sarien emaitea eta apairüa Atarratzeko besta batzordeak eskentürik. Neskegün hontan, alkarte eta herritar franko mobilisatürik dira, bide bazterretan, lasterkarien süstengatzeko. Maylis Houret :

Xiberoko üngürüa izeneko lasterka agitüko da dagün arramaiatzaren 17an. Haatik izenen emaiteak hasirik dira heben. Oritaraz dezagün aintzineko urtean lehentze plantatü zen lasterka hori, taldean egiten da, bosnaka. Egün bakoitx batetan bost lasterkaldi badirate Maule-Lextarre eta Atarratze-Sorholüzeren artean, lüzeena 14 km-koa datekealarik.
Xiberotarrak alkartea da antolazale. Alkarteko Mailiz Houretek xehetarzünak emaiten deizkü:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan