XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Igaran urtean jente agertü zen nahiz eta denbora ez zen haütüzkoaAhargo trailarentako izenen emaiteak abiatürik dira ! Bada hiru urte orai ahargo traila antolatzen dela Barkoxen, eskolaren süstengüz. Erran behar da azken urte horietan trailak gaitzeko arrakasta bildü düala. Aitzineko urtean, 200 bat parte harzale bazen, denbora txarra izanik ere. Bi ebilbide badira eta hirugerren bat haurrentako. Aurten, experantxa düe denbora ederra. Apirilaren 29an iraganen zaüe arren Ahargo traila. Beren webgünean xehetarzün haboro biltzen ahal da edota izenak heben emaiten ahal dira.
Xehetarzünak David Attulirekin:

Camille Lopez 16 aldiz haütatürik izan da Frantziako ekipan jokatzeko, Marius Rodrigo beno haboro ! Frantziako ekipa ützirik orai arramaiatzala artino, Clermonteko bere ekiparekin helbürü franko badütü, izan dadin Frantziako txapelgoan edo Europako Hcup kopan. Aurtenko sasuak ezinago ontsa jarraikitzen dü Camillerentako, eta titülü bat baizik ez dü eskaz orai…
Camille Lopez:

Ondorioztatze baikorra egin dü Xiberoko Mendi Tinietako zoin-lehentaka antolatzen düan « Ecuries des Cimes » alkarteak. Bere biltzar nausia egin züan igaran ostiralean, Ligiko herriko gelan. Aintzineko urteko 60. zoin-lehentakako parte hartzale hanitx baziren, denbora ejerrarekin, zoin hobe agertü nahian. Diharützaz aparte, dena ontsa joan da. Üngüramenaren alde diren hainbat alkarterengatik ere kasü egin beharra düe. Dagün urteko antolaldiarentako ez bada dena finkatürik, jakinean da Maule-Lextarretik abiatüko dela, bi urtetarik behin agitzen den bezala.
Robert Larrandaburu :

Barkoxen igante hontan hoinez ebilte bat edo bizikletaz kurrialdi bat proposatürik zaizüe. Hitzartzea, neskenegün hontako 07:45etan dateke, partitzea, aldiz, 08:30etan datekealarik. Hiru ebilbide desbardin badirate bizikletentako. Bata 25 kmkoa, bestea 35ekoa eta azkena 40ekoa. Barkoxeko rugby taldeak du animazione hau hirugerren aldikoz antolatzen. Parte hartzeak 8 euro kosta dü, 15 urtez pekoentako kitorik datekealarik. Hoinez ebilzaleentako, 5 euro dateke kosta. Jateko, edateko eta dutxatzeko ahalak badirate.
Xehetarzünak Helene Castegerekin :

Iragan asteetan, Jean-Marc Haristoyen gütün idekia aipatzen geneizien, zointan ere salatzen züan Xiberoko hiru errügbi taldeek ez züela lüzaran etxekitzen ahal. Ondorioztatze horrekin akort agertzen dira klübetako hiru presidentak, nahiz eta ez düen eztxit ber maneraz ikusten. Barkoxen eta Mendikotan bi haütü badira : Maulerekin jüntatzea egün batez ala gazteekin egiten düen bezala jarraikitzea ABM taldearekin, erran nahi beita Barkoxe Aramitze eta Mendikotako taldeekin, txipitik lehen ekipala artino. Aramitzek egitasmü bat badü aspalditik abiatürik eta kümitüa igorri deie jadanik beste bi klüber. Mauleren aldetik aldiz Mendikota eta Barkoxekin lan egiteko gogoa bada bena orai berri abiatürik düe xedea eta argiki beranta düe Aramitzeko egitasmüaren eretzealako. Halere, hiru klübek, bakotxak bere aldetik jarraiki nahi lükee urte batez pürü orano.
Francis Barantole, Barkoxeko alkartebürüa :


Beñat Queheille, Mauleko alkarte alkartebürüa :

Franck Sarramagnan, Mendikotako alkartebürüa :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan