XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Maule bizirik batzen da federal 1ko azken egünaldia gabe!!
Ez dateke aija, bena esperantsa ttipi bat batzen zaüe apirilaren 23anAgde-eko zelaian.
Atzo Doi doietarik nausitü dira 9-7 Lombez Samatan-ri kuntre.
Partida gaitz bat, jokü gütirekin, non ere ustikata joilek lifentzia egin düen. Patxi Ascery mauletarrak 9 püntüeren sartzez, eta Lombezeko ustikata joilea 12 püntü bazter üztez.
Jacques Vergez mauleko trebazalea :


Irabazte honekin Lombezen aitzinean iragaiten da Maule eta azken partidaren irabaztez beren leküa segürtatü lükie federal 1an...

Federal 1 heinean egoiteko xantzak ttipitzen ari dira Maulentako !Absülütoki irabazi behar züen partida galdü düe Blagnac en kuntre : 20/23.
Partida ontsa hasi ondoan, mauletarrek  hüts handiak egin dütüe eta Blagnac ek gainea hartü dü denbora erdian  20/3 irabaztez.
 Bigerren zatian hobeki irauntsi düe  xuri gorriek 3 intsegü markatüz bena berantegi zen.
Emaitza honekin, multxoko  azkenak dira ; 10 gerren leküan  14 püntüekin eta hürrüntzen ari dira bestetarik ; hala nula Lombez 9 gerren 18 puntüekin eta Agde 8 gerren 20 puntüekin.
Orai 3 partida batzen dira txapelketa ürrentzeko  eta neke date mauletarrentako ondoko partiden irabaztea.
Dagün igantean Bagneres de bigorre en ariko dira , ondotik  Lombez errezebitüko düe eta azken partida Agde en izanen da...
Phillipe Hontas:


Mathieu Cazaubon:


UCS, Union ciclo de la Soule edo Xiberoko zikloak beren sasoa arrabiatzen düe!!
Bada orai berrogei urte beno haboro sortü dela alkartea eta orotarat 40bat lizenziadün badütüe.
Lehen elkigiak beraz abiatzen dütüe martxo hontan.
Igande oroz jüntatzen dira bizikletaren plazerantako.
12 bat dira arrahinki jiten direnak eta dener zabalik da.
Erran behar da giro hona dela eta saldoan zinez zaleago hobetzen dela.
Lehen elkigiak hein bat aija dira, berri zonbait jiten ahal dira gustin emeki emeki hobetzeko.
Maulerik abiatzen dira kaserna ohian düen egoitzan.
Martine Luchilo alkarteko kide eta idazkari:



Garindaineko trinkeeta beterik zen neskenegün arrestitan berezkoen binazkako txapelketaren azken multxo partidarentako.
Ostiralean Milafrankan jokatü dira:
B : Etxegaray-lazkano 40/Goikoetxea-Lamur 24
A: Bielle-Ducassou 40/Ospital- Luku 13
 Neskenegünean aldiz, Garindaineko trinketean:
 B : Inchauspé-Amulet 40/ Monce-Bonebeltx 14
 A :  Waltari-Bilbao  30/ Larralde-Gixandut 40
Philippe Sarraude garindaintarra oxo botzik zen:


Bilbao Waltary eta Larralde beren partida jorratü düe:

Orai final erdiak izanen dira  Garindaineko ber afixa,
 Waltary-Bilbao/Larralde- Guichandut
Beste final erdian aldiz :Bielle-Ducassou alde batetik bestetik orano trinkatzeko da ,barrajetarik iragan behar beita :
 Lambert –de Ezkurra/Etxegaray- Lazkano .

Berrezkoen binazkako frantziako txapelketako partida zonbait  eginen dira Xiberoan.
Azken urteetan bezala, Maule, Garindaine eta Lohitzuneko trinketetak jüntatü dira,  6 partida ederren proposatzeko.
Bakotxak A eta B heineko multxoko partida bat ükenen dü.
Lehen hitz ordüa Maulen:
martxoaren 5 an, neskenegünean, Glaria trinketean :
15.30 : Monce- Bonnebeltx/ Goikoetxea –Lamure
16.30: Waltary- Bilbao/Ospital- Ximun lambert
Lohitzunen martxoaren 13 an ,igantean:
15h Etxegaray-Lazkano/Inchauspé –Amulet
16h Laurent Lambert- De Ezkurra/Ospital –Ximun Lambert
Garindainen martxoaren 19 an, neskeneguna:
16h Inchauspe –amulet /Monce- Bonnebltx
17h Larralde- Guichandut/Waltary- Bilbao
Cedric Samalbide eta Edouard exilart:



Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan