XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Betzüla trofeoa ostiraletik aitzina Larrainen

Betzüla trofeoa ostiraletik aitzina Larrainen

Larraineko Betzüla trinketeko 14. Eskü hüska lehiaka jokatüko da ostirale eta igantean. Mementoan forman diren zortzi pilotakari hoberenak ariko dira. Hola ostiralean gaüko 20etan lehen final erdian, Julien Etxegarai eta Battitte Ducassou, Agusti Waltari eta Peio Gixandut_en kontre arik dira eta ondotik bigerren final erdian, Peio Larralde eta Ximun Lambert, Mathieu Ospital eta Bixintxo Bilbaoren eretzean ariko dira. Finala igantean jokatük da goizeko 11etan. Aitzin partida ere badateke 10etan. Finala xüxenean emanen dügü Euskal Irratietan. Ondotik üsatü bezala bazkaria proposatürik zaizüe. Partiden ikusteko edo bazkariko leküen etxekitzeko deit Larraineko Herriko Etxeala 05 59 28 62 80 zenbakia eginez. Didier Berasategi antolazalea:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan