XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Fedea eta sinestea haurtzarotik hazten beita, Pitzgarri alkarteak urte orotan animazione eta inganioak eskentzen dütü. Eki kilometroak, ikastetxeetan permanentziak, antzerki ateleriak, Pitzgarriko bilgüne ala bakantzetako egonaldiak, segür badüe zer egin eta antola Maite eta Clément bi animazaileek. Aktibitate güzi horik ontsa ebilten badira ere, haur eta gazte haboroen hartzeko prest agertü da alkartea bere biltzar nausian. Üda hontan egonaldiak proposatüko dütü eta horren berri dükezüe laster irrati hontan.

Entzün Jeannot Etxetto Xibero Gaineko erretora :

Üdako bakantzentako inganio eskentza presentatü dü Xiberoa Herri alkargoak. Atarratzen David-Enean eta Maulen Peko eskola püblikoan, bi güne zabaltüko dira, üztailaren 9tik agorrilaren 10eala. 4 urteetarik 12 urte artinoko haur eta gazteak errezibitüko dira, egünkal edo egün erdikal. Kalitatezko egitarau bat asmatürik izan da, haurren adina doitürik. Prezio apaltzeak finkatürik izan dira ere, etxenkoen ahalen araberan. Izenen emaiteko 3 egün bada, arramaiatzaren 15,16 eta 20an, 14etarik 18etara, David-Enian Atarratzen Familles Rurales alkartearentako eta Mauleko zerbütxügüneko Ahüzki gelan AEL alkartearentako.

Entzün Mathias Davant AEL alkarteko bürüa : 


Entzün Dominika Boscq Xiberoa Herri alkargoako lehendakaria :

Mauleko Ospitaleko eta Adinetakoen Etxeko eri eta erretretadünen familiakoek, arten kalitatea bermatzeko, Kolektibo bat sortü düe maiatzean. Urte hatsarrean, Mauleko Ospitaleak 600000 euroko ziloarekin ürrentü züala 2011a erraiten geneizüen. Zilo horren ttipitzeko, langilegoaren gütitzen hasi da züzendaria eta berak aitortzen düan bezala, arten kalitatean ondorioak izan direla. Mauleko Ospitaleko eri eta erretretadünen familiakoek, ospitaleko begistatze eta biziaren batzordeer, batzorde horietan dütüen ordezkarien bidez, beren arrenkürak jakinaraziko dütüe laster.

Entzün Francis Garrispe Mauleko Ospitaleko Kolektiboko kidea : 


Entzün Jérôme Lamirand Herri Alkargoako ordezkaria eta Mauleko Ospitalean begistatze batzordean dena : 

Bestetan bezala, Xiberoko üsantxak kanbiatzen ari dira. Familia ez da leheneko ber habia, ondorioz adinekoak beren ogüz bizitzera behartürik dira. Ospitalatürik ez izateko, beren beharrer egokitürik den sare zabal bat beharrezkoa da. Harreman horien kudeatzea da "Xenda" alkartearen helbürüa eta bere bürüa ikusten dü Xiberoko "Osagarri Plangintzaren" gogoeta lanetan. Arren, ez bada deüsere egiten, hebentik eta laster gure probintzia bedezirik gabe baratüko da, jakitez oraikoek 50 urtez goitikoak direla. Lehen bai lehen, Xiberoa Herri Alkargoak osagarri sail zabal bat antolatü nahi dü leküko ospitalekin lotürik.

Entzün Christian De Gaye bedezia Clic Xenda alkarteko bürüa : 

Angelun eta Atharratzen zen, Georges Labazée Departamentüko Kontseilü Orokorreko lehendakaria. Angeluko « François de Paule » bizitegia eta Atharratzeko « Saint-Antoine » erretreta etxearen bijita egiteaz gain, « Autonomie » deitü ekimen berriaz mintzatzera jinik zen ere. Adinetakoen eta herbaltüen lagüntzeko bidean den ekimen horrek, ondoko 5 urteentako orientabideak finkatzea dü helbürüa ; textua presentaürik izanen da ondoko arramaiatzean Departamentüko Biltzarrean, hortik goiti tratüak abiatüko dira Frantses estatüarekin. Orotarat, departamentüan 168 miliu euro inbeztitürik izanen dira adinetako jente ta herbaltüen sailean.

Entzün Georges Labazée Departamentüko Kontseilü Orokorreko lehendakaria : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan