XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Eskentzen ahal düan beno galto haboro badü Xiberoan « Etxeetan Adinetakoak Artatzen den Zerbütxüa» edo «Soins à Domicile» alkarteak. 80 bat jente eskaz da egün zerbütxü hau baliatzen ahal düen adinekoen heina eta hein hori Akitaniarekin egin hitzarmen baten ondorioa da. Hüilan miliu bat €uroko aitzin kontüa dütü alkarteak eta 80 langilez goiti enplegatzen dütü denbora osoz. Adinekoen etxen egoiteko nahia dela eta, «Soins à Domicile» alkartearen ekarpena handia bada, etxekoen presentzia ere beharrezkoa da. Egünko errealitatea hobetzen ahal dela agertü da billtzar nausian, jakitez etxekoen pausü hartzeko beharrezkoa dela. Xiberoan osagarriaren üngürüko sare zabal bat bada eta denek algar ontsa ezagützen düe. Horien harremantzea da epe ertaineko idei bata, osagarri saileko beste egitüra eta güneak baliatüz.

Entzün Léonie Aguergaray « Etxeetan Adinetakoak Artatzen den Zerbütxütakoa"


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

2012an erran bezala, XENDA alkarte bezala desagertzera doa. Hor diren bi langileak departamentüko langile bilakatüko dira. Xiberoko "CLIC edo Leküko Adinetakoen Informazio eta Koordinazio" günea kudeatüko düe eta Olorueko CLICak osatzen düan eremüa joanaraziko düe. XENDAren lana ezagütürik da Departamentüan, kanbiamen horrekin ber bidetik jarraikitzeko eztabadetan dira Kontseilü Orokorrarekin. CLIC bat bilakatüz XENDAk zütüan konpetentzia zonbait ez ditian gal, koordinazio, hezkuntza eta prebentzio sailaren etxekitzea adostü düe eta "Xiberoko Osagarri" günearen gain ezartea. Artean, 2013an orai arte egin den ber lana jarraikitzen düe.

Entzün De Gaye bedezia XENDA alkarteko bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

"Osagarri natürala" edo beste gisaz artatzeko lehen Foroa iraganen da Maulen maiatzaren 31an eta arramaiatzaren 1an. Nature en soi alkarteko kideak dira eramaile, alkarte hontan xiberotar, biarnes eta baxenafartarrak dira biltzen. Ostiralean gaüko 20.30tan "Des abeilles et des hommes" filma-eztabada date hedatürik Maule-Baitha zinema gelan. Neskenegünean Mauleko Zerbütxü günean "arta naturalen" metodo ezbardinak erakatsirik dirate. 11.00tan "Pentsamentükarekin xendatzeko bideak" mintzaldia eskentüko dü Christian Casamayorek eta arrestiriko 14.30tan "Bere bürüa nola xinpleki zaintü" argitarzün ekarriko dü Reiter bedeziak. Egün orotan, ekoizle eta alkarteen erakus mahainak izanen dira. Prefosta, dena kitorik da eta eguerdiko bazkaria algarrekin partekatzea proposatürik da.

Entzün Teja Aguer eta Pantxika Etxart "Nature en Soi" alkarteko bi kideak : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Bedezi bat, farmazient bat, bi eri zain eta laster kine bat, hona zertaz osatürik den Barkoxeko Arta Etxe berria. Xiberoko Herri Alkargoaren ideia da, osagarri mündüko jenteen alkartzea arta günetan, bedezi gazteek baldintza horietan bazik ez beitüe honartzen honarat jitera. Mauleko ere, Herri Alkargoa osagarri mündüa estüdio bat eramaiten ari da. Helbürüa da, oraiko herriko ospitale ondoan arta güne baten eraikitzea. Hortara heltzeko, agintarien nahiaz gain, behar beharrezkoa da bedeziek ere bat egin dezen xedearekin. Mementoko, Atharratzen ez bada orano holako ürratsik abiatürik, arrazua da leküko bedeziak ez diralakoz orano xede bati lotü.

Entzün Jean-Marc Baranthol Barkoxeko aüzapeza : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Dominika Boscq Xiberoa Herri Alkargoako bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Elkarteen foro bat antolatüko dagün setemerez Maulen. Jadanik, alkarte hanitxek baikorki ihardetsi düe xede hori. Alkarteen ezagützeko, egitüra ezbardinak hasi ziren lanean, Xiberoa Herri Alkargoa, Mauleko Hira, Xiberoko Ikastetxeak, Azia, Pitzgarri eta beste gazte alkarte zonbait. Foro hortan, arlo ezberdinetako alkarteek beren bürüa eta lanaren presentatzeko parada badükee.

Entzün Anais Haristoy Ezpeletar gaztea xedea kudeatüko düana : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan