Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Indüstriako langileekin
Emankizüna



Üsantxa hartü den bezala, Sagardo aiharia eginen da ürrietaren 25ean, neskenegün hontan Urdiñarben.
Kidegünak ospatüko dira setemeraren 12 eta 13an Mauleko kirolgünean eta Cherbero baratzegünean. Xiberoko alkarte hanitx parte hartüko dü bigerren edizio hontan. Alkarteren xokoak, kirol, kültüra eta alkartarzüna, hiru herrietan banatürik dirate 300m2ko karpa baten pean, Jai Alaiaren kantüan. Animazioneak kanpoko zelaietan, dojo eta jai alaiean eginen dira. Neskenegünarekin igeriskagian eta ere ühaitz bazterrean igaranen dira.
Euskal Xinaurriak alkartea sortü düen Euskal Herriko lau gazteek asmatzekotan dira. Apirilan Indonesiako Ciptamulya herrian eginen düen bidajea baliatüko düe xede hümanitario baten bürützeko. Java uharteko herri hortan 60 famili, 200 bat jente güti gora behera, irrisaren ekoizpenaz bizi dira. Herri hortako hur sarea arraberritzeko helbürüa düe, franko zaharkitürik beita, eta herritarrek eritarzünen mehatsü pean beitira. Abiatü gabe, materialaren erosteko behar diren 3000 euroen biltzeko, kantaldi bat antolatzen düe Anhauzen martxoaren 14ean ostiralarekin, leküko hainbat kantariekin. Anartean beren xedeaz xehetarzünak ükaiten ahal dir
Espartinaren 15. Martxa antolatzen züan Kebenko alkarteak, Larrainen arramaiatzaren 14ean, iragan neskenegünean. Ekitaldi hori azken urte horietan, Aragoi eta Nafarroatik, Xiberoala espartingintzan lan egiteko horra ziren emazte gazteen omenez egiten da. Larraine eta Erronkariko harremanak, mendiz, eta artzainen bidez dira betidanik lotü.
Xiberoa Herri alkargoak, iragan ostegüneko biltzarrean, 2013ko kontüak zerratü dütü eta 2014eko orientabideak ere eman. Fonkzionamentüan 400000 euro soberakin agertzen da eta inbestizamentüan 240000 euro defizita. 2012ko 640000 euro ondarra gehitzez, 800000 euro sahiestürik dütü. Haütetsien arabera kudeaketa hon baten marka da. 2014eko orientabideak eman dira ere eta eztabaida ekarri dütüe, jakiteko legarrak, beste behin eta güti bada ere, goratü behar direnez edo zerbütxüen eskeintza ttipitü behar denez. Kontexto ekonomikoa den bezala beita, Estadoaren ekarpena ttipitüko da. Xüxen zonbatez ez bada oraino argitürik, alkargoak pentsatzen dü 97000 euro gütiago izanen dütüala, ebilmoldearen gastüak bortxan goratüko delarik. Hortarako dagün barantailaren 27an bozkatüko den aitzinkontüan, alkargoak proposatü behar lüke, ondarkinen legarra 0,14ez emendatzea eta bizigiaren eta enpresen zerga 0,17 eta 0,43ez.

