XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Jente franko bazen Atharratzen igaran den AZIAren biltzar nausian. Jente hanitxek jarraikitzen eta süstengatzen düe alkarteko xedeak eta haboroxenak ados dira erraiteko lan hanitx eta kalitatezko lana eginik dela. Lan horietan "Bidaje bat" lan sorkuntza bat izan da 2012an, Aldudarrak Bideo alkartearekin egin dena. Beste lanetan, 6. gerren CLEJa abiatü dü alkarteak. Bestalde, AZIA alkartea üngürüko alkarteekin harremanetan da eta animazaileak dü hau kudeatzen. Jadanik, dagün urteko xede nausia presentatürik izan da "Eüskararen üngürüan, bideo jokü bat" eüskararen ikasteko.

Entzün Frantxina Laborde Azia alkarteko lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Olorue eta Mauleko Ospitaleak züzendaritza batü baten osatzeko ürratsetan dira. Bada 6 hilabete, Mauleko Ospitalea züzendaririk gabe dela eta ezin atzamanez beita, elkibide hori proposatü dü "Akitaniako Osagarri Agentziak". Mauleko Ospitaleko administrazio kontseilüak eta Mixel Etxebest bere lehendakariak, behartürik, honartzeko deliberoa hartü düe eta laster Olorueko Ospitaleko züzendaritza Maulekoa hartü behar lüke. Olorueko züzendariaren pekoa date Maulekoa eta bere lagüntzale batek joanaraziko dütü Mauleko Ospitaleko aferak. Bi ospitalen arteko konbenio bat izenpetzekoa da.

Entzün Mixel Etxebest Mauleko Ospitaleko lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Xiberoan ere 26 gerren Telethona igaran da ! Aurten berriz ere, xiberotarrak ontsa mobilisatü dira. Antolazaleak aski botzik agertzen dira izan diren emaitzetaz. Mauleko kantonamentüan iragan urteko ber emaitza izan da 22 000 euroen altean. Atharratzeko kantonamentüan aldiz, emaitzen apaltze bat agertzen da. Denbora txarren gatik, jente güttigo izan da ibilaldiarentako eta beste urteko kantaldia ezeztatürik izan beita. Orotarat, 2500 euro bildürik izan da Basabürüan. Beste urtez bezala, hanitx alkarte eta partaide izan dira eta antolazalek lagüntzale ta emaile güziak eskertzen dütüe beren bihotz honaz eta alkartarzünaz.

Entzün Louis Sallaberry Mauleko sü ehailea eta Telethoneko ardüradüna : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Hur pützü egokien egitea eta herritarer palüdismoaz zaintzeko, "oihal edo moustiquaires" ekartea izan da, «Lokotiko Bideak» alkarteak 2012an egin düan ekintza handienak, Kameruneko Lokoti eskualdean. Emazteek hur kantitate handirik ez ditzen haboro egün güziz karea eta milaka hil egiten dütüan palüdismoari bürü egitera, bi lan horien helbürüak izan dira. 2013ko xedeetan aldiz, behar den bezalako ospitale baten eraikitzea da. Alde batetik, emazteek haurrak baldintza honetan üken ditzen eta bestetik, zoin nahi ebakuntza eginik izan ahal ledin leküan berean. Kontinoko bedezi baten presentziaren bermatzeko, etxe bat ere eginen da ospitalearen ondoan.

Entzün Cathy De Gaye, "Lokotiko Bideak" alkartekoa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Lau hilabetez, astelehen arrestiri oroz 14.00tarik-17.00tarat, janhari banaketa segürtatüko düe Bihotzeko Ostatüek. Maulen 30 bat familiek izena emanik züen, bena banaketa lehen egünean hanitxez haboro agertü da. Adinetako jente, gazte, emazte bera haurrekin , hona besteak beste nor jiten den janhari xerka. Denek erran deiküe beharrezkoa dela holako günea, bestelan nekezia handian lirateala eta kuntent dira hor ekarririk den lagüntzaz. Janharia aparte, müble edo arropak ere emanik dira.

Entzün Bihotzeko ostatüala jiten den emazte bat : 

Entzün Panpi Lacarrieu bolondres bat : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan