XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Abentüaren 6 eta 7an iraganen da aurtengo telethon-a. Urte oroz bezala Xiberoan animazione franko antolatürik izaNen dira. Basabütarrek aldiz ostiral hontan hasten dütüe animazioneak kantaldi batekin. Ligiko gelan iraganen da gaüko 20.30tan Ozenki Donapaleuko taldea, Graxiana Castillon eta Maite Saraillet, Country müsika egiten düan talde bat eta Herriko eskolako haurrekin.
Pierre Burger Basabürüko Telethon-eko lagüntzailea :

Sagardotegi aiharia antolatzen dü Bil Xokoa alkarteak, Usurbilko sükaltarien lagüntzarekin, Seaskako Integrazio Batzordearen alde. 13 urte egiten dü orain Integrazio Batzordea sortü zela, ahalmen ürriko haurrek ere, ikasketak "normaltarzün" osoan egin dezen. Gaur egün, ahalmen ürriko 40 bat haur eskolatzen dira ikastoletan. Haien lagüntzeko, AVS edo hezitzaileen beharra bada bena maleruski hezkunde nazionalaren gain izan behar dena integrazio batzorearen gain baratzen da hein handi batean. Sos beharreri bürü egiteko ekitaldi desberdinak antolatzen dira urte oroz eta eskualde ezbardinetan. Azaroaren 16 hontako Sagardo Aiharia ildo hortan kokatzen da. Leküen etxekitzeko oraino deit dezakezüe 05.59.28.31.17 edo 05.59.28.17.57 telefono zenbakian.
Dominique Idiart Integrazio Batzordeko kidea :

Xenda alkartearen desegitea erabakirik izan da asteartean egin den ezohizko biltzar nausian. Abentüaren 31an gaüzatüko da erabakia. Deliberoa, Departamentüko Konseilü Orokorrak pentsatü düan adinetakoen “Autonomia” poloaren berantolaketaren ondorioa da. Hebentik aitzina zerbütxü güziak Oloruen zentralizatüko dira eta Xiberoan permanentziak baizik ez dira izanen, Maule eta Atarratzen. 
De Gaye alkarteko lehendakaria :

Berogaine-Lahüntzeko Bixta-Eder laborantza lizeoko, "Jenter eta Lürralder Zerbütxüak" saileko ikasleek, Xiberoko adinetakoekin olerki eta kantore arrestialdia antolatzen düe egün, Maule Baitha zine gelan arrestiko 14.30etan. Gazte ikuspegitik, zahartarzüna aipatzen düen olerkiak haü tatü dütüe. 15 bat olerki irakuriko dütüe musika eta kantorez lagüntürik. Ondotik Atarratze eta Mauleko adinetakoen etxeko kideek, animatzailekin kantatüko düe. Kümita deneri lüzatürik da.
Léonie Aguergaray-ek xehetarzünak emaiten :

Aste Urdina hasi da astelehenean Xiberoan. Xenda alkarteak hitzordü andana bat proposatzen deikü azaroa 21a artino, adinetakoen arrenküren aipatzeko eta gizaldien arteko harremanen builtarazteko. Asteazken hontan arrestiriko 14.30etan, Mauleko zerbütxü güneko Ahüzki gelan, trikotatze eta kroxetaren tekniketaz arrestialdi berezia iraganen da, oroer zabalik eta dohainik, helbürüa delarik jakitatearen iganaraztea belaunaldien artean. Gaüan aldiz 20.30etan Irati salan, oraiko familietan, adinetakoen leküaz eta ekarpenaz mintzatüko dü, Marie Josée Sibille psikologoak. Kari hortara, "Grands Parrains" alkartearen presentazionea eginen da. Azaroaren 14ean arrestiko 16etan Maule Baithan, "Cohabiter à mon âge" Rémi Bateau-ren dokümentala hedatürik date. Azaroaren 21ean Atarratzeko San Antoni etxean, atelier bat proposatzen dü Xenda-k, erorikoen saihesteko nola egin ikasten ahalko da.
Stéphanie Cadudal Xendako animatzailea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan