XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Xenda alkartea desagertüko da abentüaren 31an.

Xenda alkartearen desegitea erabakirik izan da asteartean egin den ezohizko biltzar nausian. Abentüaren 31an gaüzatüko da erabakia. Deliberoa, Departamentüko Konseilü Orokorrak pentsatü düan adinetakoen “Autonomia” poloaren berantolaketaren ondorioa da. Hebentik aitzina zerbütxü güziak Oloruen zentralizatüko dira eta Xiberoan permanentziak baizik ez dira izanen, Maule eta Atarratzen. 
De Gaye alkarteko lehendakaria :

Prebentzio sailan eramaiten zen lana haatik jarraikiko da, Mauleko ospitalean sortüko den Osagarri zentroan. Xenda alkarteko bi langileen geroaz hitzegiteko bildüko dira Xenda eta Konseilü Orokorreko ardüradünak eta alkartearen hontarzünak, bülegoko materiala eta beste salgei jarriko da laster.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan