XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Xiberoa Herri Alkargoako bilküran aipamenetan izan dira besteak beste, ondarkinen biltzea eta berextea. Ondoramen honak elkitzen dira, ondarkinak gütitü direlakoz ; hots, jenteek kasü egiten düe. Lürbelztatzeak edo konpostak arrakasta handia dü eta horren egiteko ontzi hanitx eman dira. Bestalde, alkargoak bi entrepresa lagüntüko dütü sosez, handitze lanak egin behar dütüelakoz ; EMO entrepresari 41 000 euro emanik izanen zaio, moldeak eta tresnadüra elibat egiten dütü eta Sohütan plantatü beharra da. Megam espartiña ateleria ere lagüntüko da, 38 000 euroekin. Maulen düan bastimentüan15 langile ari dira, eta orai arte alokairüan baziren, erabaki düe erostea. Xiberoa-Herri Alkargoak azken bilküra bat egin beharra dü abentü ondarrean eta gero Euskal Herri Alkargoak dü segida hartüko.
Dominique Bosqu:

Atarratzeko herriak, urte ondar hontan izenpetü beharra dü hobekuntza hitzarmena eüskararen erabilpenaren  aküilatzeko. Hau, Euskararen Erakunde Publikoarekin izenpetürik dateke. Atarratzeko herriak hitzemaiten dü herriko langileak eüskara ikasiko düala eta herriko dokümentü ofizialak eüskaraz ützüliko direla. Herriko Kontseilü osoak bere adostarzüna eman dü eüskararen aldeko ürratsaren egiteko. Gainealat, erakutsi nahi da herri ttipietan ere indarrak egiten ahal direla. 5 000 euro kosteko dü eta hortan Xiberoa Herri Alkargoak eta EEPk lagüntza ekarriko düe.Arnaud Villeneuve :

Igaran urteko inkestaren azala, Xiberoko Herri Alkargoan esküragarriEüskal Erakunde Püblikoak galteginik, inkerka bat abiatü da, bost urtetarik egiten den bezala, eüskara zertan den jakiteko. Eüskal Herri osoan egiten da telefonaz, jakitez herrikal lau etxe deitzen dütüela. Xiberoarentanko, bi inkerka egile dira, biak xiberotarrak. Deitzen ahal zütüe goizanko 10etarik arrestiriko 7etara. Hamar bat minüta hartzen düan galtoen egiteko.
Mattin Heguiaphal inkerka egileetarik bata : 

2015ean, Eüskal Herriak lehen ürratsa egin züan transizio ekolojiko eta energetiko sailean, üngüramen ministeritzarekin izenpetü hitzarmenari esker. Bi urte berantago eginik izan diren bi ikertzeen emaitzak presentatü dira esküaldeka. Egin den ikuskapenarekin eztabada sortü dü Xiberoan, besteak beste, estüdioan agertzen delakoz, laborantxak azkarki kozatzen düala kabalek igorten dütüen gasengatik. Hitzarmen horri esker, sos lagüngoak badira enerjia berriztagarrientako, egürraren erabilpenaren süstatzeko edo ere sail hortan enplegüen sortzeko. Bi ikerketa-bülegoen lanaren ondotik, ondorioztatzeak egin dira eta ikusi da lanpostuak nola sortzen ahal diren üngüramen sailean. Xiberoan egin biltzarrean, galteginik izan da ikerketa bülegoer ikertze zehatzagoak egitea, presentatzean eginik izan diren oharrak kontütan hartzez. Dominique Bosqu :

Ezpeize eta üngürüko herritar berrier, hots harat heltü berrier batzarri eginik izan zaie astelehen gaüan, Ezpeizeko herriko gelan. 30 bat jente hüllantü da, 15 bat heltü berriez gain, besteak aüzapeza edo zinegotxiak zirelarik. Hitzaldien ondotik, jateko eta edatekoen üngürüan jenteak alkarrekila elestan baratü dira. Heltü berriek azpimarratü düe ideia izigarri hona zela, alkar ezagützeko parada emanik beitzen.
Heltü berri diren Benedicte eta Alain Ttanpe :


Jean Marie Jaureguy Espeizeko hautetsia :

Mixel Ibarra mera :

Noeline Aranburu eta Simon Gosso :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan