XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

HELEPak ordezkatüko dütü oraiko Herri Alkargoak. Ikuspegi horrekila, düala aste zonbait, eüskal mündüa biltzen düan Eüskal Konfederazioak, galtegin dü HELEP-ak har dezan eüskararen esküdüntza, gure mintzajearen indartzeko xedez. Beharrak badirelarik, besteak beste, Xibero hontako inganiogünetan ez beita eüskarazko animazalerik, nahiz horrat jiten diren haurren %80 eüskaldüna izan. Helepak bere aldetik, esküdüntza honen hartzeko gogoa agertü dü. Allande Socarros :

Jacques Barreix, bere bizkarzain berriekinJacques Barreix Urdiñarbeko ordezkaria da Xiberoko Botingoaren bürüzagi berria, iragan azaroaren 12az geroztik. Aho batez izentatürik izan da eta Jean Pierre Mirande, lüzaz kargüa segürtatü düanaren segida hartzen dü. Iragan neskenegünean eraman dü bere lehen biltzarra. jünta hontan bi delibero nausi hartürik izan dira. Lehenik Esküaldeko Parke Natural baten sortzeko egingarritarzüna eta interesaren neürtzeko gisan, 2017an estüdio baten egitea deliberatürik izan da eta bestetik, Ahuzki izenaren begirantxarentako ürratsen egitea. Jakin behar da Gers departamentüko entrepresa batek Ahüzkiko hurarekin Whisky baten egiteko xedea badüala, eta Ahüzki marka jadanik pausatüa düala. Xiberoko Botingoak, hebenko izenekin eta dügün irüdi honarekin ez beitü zer nahi egitera ützi nahi, eginahalak eginen dütü, Botingoako eremüan den hontarzünaren zaintzeko.
Jacques Barreix :

Maule-Lextarreko Herria saristatürik izan da, herriko baratze, zühaitz eta lilistatzeetan egiten düan lanarengatik! 26 herri lehian ziren eta Maule-Lextarre-k 3. saria eraman dü, Arbona eta Morlaas-en ondotik. Departamentü Kontseilüak eta departamentüko turisma batzordeak züan lehiaka antolatzen eta sariak banatürik izan dira Nabarrenkosen. Maulek badü urte zonbait lan bat egiten düala sail hortan, helbürüetan delarik, herriari itxüra eder baten emaitea, üngüramena errespetatzez. Hala nola, hur güti baliatzen düen lantareak ezarriz edo ere puzuirik ez baliatüz. Langile bat urte osoan hortan ari da, bestalde, haurrekin atelierak egiten direlarik herriko baratzetan.
Martine Etxebarne :

Eüskal Herriko Herrien biltzarrak mozione inportant bat bozkatü dü bere geroarentako. Neskenegün goizan Maulen iragan den biltzarrean, Herri Alkargoa bakotxa da prefosta izan aipamen nausia. Hartakoz ere, biltzarrean kargüa gisa batez kanbiatüko da bozkatürik izan den mozione bati esker: Herri Alkargoa berrian lekü berri bat ükenen dü biltzarrak, hebentik aitzina aüzapez ororen kontseilü bat bilakatüko beita üsü aipatürik izan den hüllantarzün eskazari bürü egiteko. Lucien Betbeder Biltzar honen presidentaren arabera biltzarra indartürik izanen da hau dela medio. Dozena bat xiberotar haütetsi baizik ez ziren hor, inportant diren ondoko delibero horien berrien hartzeko.
Maite Etxevarria :


Lucien Betbeder :

PNB-EAJ alderdi politikoak antolatzen dü Lema egüna Maulen, ostiralean. Aipagei nausia izanen da « autonomia energetikoa Eüskal Herrian ». Gaüaldia hiru zatitan antolatürik da : energia aitzinarazleetako lürraldearen nontik-norataren aurkezpena, bereziki, Xiberoan eta Garazi-Baigorrin ; Eüskal Herrian zertan diren energiz berriztagarriak eta azkenik ikusiko da Eüskal Herriko Alkargoa berriak nola indartzen ahal dütüan energia berriztagarriak. EAJ-k badü proposamen bat egiteko, leküko agentzia energetiko baten sortzea ipar Eüskal Herrian. Gaüaldian parte hartüko düe, Michel Etxebest, Maule-Lextarreko aüzapezak, Benat Arrabit, Garazi Baigorri herri alkargoako bürüak eta Bixente Uhalde, I-Ener agentziako ardüradünak . Bestalde jakilegoak ekarriko dira ere. Hitzordüa Maulen ostiralean (2016.12.09). Zerbütxügünean, arratseko 7etarik 9 ak arte.
Beñat Arrabit :



Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan