XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Ostirale gaüan, Maule-Lextarreko HErriko Etxean emanik iazn ziren agiantzetan, 2017an lan hanitx abiatüko direla segürtatürik izan da. Hala nola, Espartiñaren Ateleria, Ospitalearen arraberritzea, Artzatze Etxea, Agerria, eta hiru berogailu sareen hedatzea. Ospitalea da habororenik aipatürik izan. Nicolas Campestre orai arteko züzendaria, erospen eta informatika sailaren ardüradün bilakatü da. Corinne Solana, aldiz, züzendari bilakatüko da, orai artinokoan jenteetaz eta sendagintzaz oküpatzen zelarik. Bestalde, beste kanbio zonbait ere eginen dütüe barne antolakaren aldetik. Hala, artatze zerbütxü hobeago baten eskentzea pentsatzen düe. Agerria ere aipatü da, dagün bedatsean abiatü behar beita, jakitez sükaltaririk ez dela oranokoan. Berogailüen sareen aldetik, helbürüa delarik Xiberoko egürraren heben berean erabiltea, 3 sare badirate abiatzeko. Ospitalearen eta Artatze Etxearentako ; Herriko Etxearen eta Herri Alkargoaren arteko egongientako bai eta ere Jai Alai, Kabale Ehogia eta Igeriskagiarentako.
Michel Etxebest :

Xiberoko Botingoak ere bere agiantzak eman dütü igaran neskenegünean. Kanbio hanitx izan dira 2016an, bereziki belarraren prima edo sariaren aldetik, hori PHAE izenetik MHAE izeneala igaraitez sos lagüngoak ez beitira haboro batere ber maneala plantatürik. Iratiren aldetik seküla beno urte hobeagoa izan da, 54.000 gaüaldi (edo nuité) izan beitira. Halere komünikazionearen ala etxolen hobetzen ariko dira. Oihanen aldetik, egür hanitx ez düe saltzen, merkatüak ez beitü hanitx galtegiten. Ihiztekaren aldetik, ürzo gero eta gütiago igaraiten da sasuan denboran; haatik abentüan eta urtarilan hanitx igaran da. 2017ko urteari so, esperantxa düe Herri Alkargoa berriak lagüngoa bat bideen entretenitzeko. Jakitez geroago eta jente haborok egarten dütüela bortüko bideak. Jacques Barreix Botingoaren bürüa :

2018tik goiti hiltegietan bideo kameren ezartea adostü dü Frantziako Legebiltzarrak. Hatsarre batez, haütü hau bazter ützirik izan bazen, azkenean honartürik izan da. Haatik, aipatüa izan zen bezala, kabale artazale edo beterinaririk ez da izanen ehaiteko mementoan. Kamera bideoen ezartea dela-eta, kabale ehogia bakoitxaren gain dirateke honen instalatzeko gastüak. Erabaki hau ez da orozbatekoa, zeren eta Legenbiltzarretik Senatüala joan beharra beita, eta hantik berriz arra Legebiltzarriala arrajin. Beraz, ikusi beharko erabaki hau, ororen bürü ,den bezala baratüko denez.
Genevieve Gaillard depütatea :

 

Eüskal Herriko Alkargoa bakarraren biltzar osoa eginen da dagün astelehenean, Baionan. Jean René Etxegarai, Baionako aüzapezak jakinarazi dü haütagei dela president kargüaren hartzeko. Bena agitzen ahal lizateke ez dadin haütagei bakoitxa izan. Bernard Lougarot, Gotaine-Irabarneko aüzapezak jakinarazi dü, haütagei bakar bat balin bada edo bere ideietakoak ez diren beste haütageiarik, bera ere presentatl litakeala. EH-ko Alkargoa bakarreko 233 ordezkarier gütün bat helarazi deie, horren erraiteko. Demokrazietan, haütagei bat beno haboro behar dira, Bernard Lougaroten üdüriko. Berak ikusten dü zerbütxüen barreiatzea lürralde güzian eta ez denen biltzea Baionan. Herri elkargo bakarrak, herrien zerbütxüko izan behar da eta ez kontrekoa.
Bernard Lougarot :

Garazi Baigorriko Herri Alkargoaren ondotik , xiberoa herri alkargoak ere izenpetü dü haütetsi zonbaitek proposatü izan zaien ageria, zointan galtegiten den Frantses eta Español estatüer galtegiten zaien sar ditean baketze bidean. Azken arrestatzeen ondotik , haütetsi zonbaitek erabaki düe ageri horren presentatzea  Herri Alkargoetan, eta hala egin da Xiberoan.
Jean Pelle Iriart :


Dominique Boscq :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan