XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

×

Abisua

JUser: :_load: Ezin izan da erabiltzailea kargatu ID honekin: 294

Previous Next

Mauleko agerriak eztabaida ekarten jarraikitzen dü

Akziodünetan diren 15 entrepresabürüek eta 30 akziodün pribatüek deitürik, 120 pertsona hüillantü ziren Agerria SEM-aren aipatzeko igan astehartean. Louis Labadot Mauleko mera ez zela hor azpimarratü behar da.

Bilküra hortarat deitü züen, ohartü beitira komertsio funtsa salmentan ezarririk izan dela. Bestalde, Agerriaren  mürrüak ez direlarik saltzeko, jakin düe Bordeleko 2 promotore bisitatzera izan zirela.

Akziodünak aserik dira komünikazione eskazaz. Bestalde, erabakitzetan orekatürikago izan dadin ere galtegiten düe.

Hartako, SEM batetarik SCIC batetarat igaitea proposatzen düe. Modela hortan ez lüke haboro Mauleko herriko etxeak  gehiengoa. 4 taldek ber heineko botza balüküe. Horietan herriko etxeaz gain, Sos ekarri düen entrepresen, akziodün pribatüen eta agerrian plantatürik direnak (ostaleak eta laborariak).

Michel Etxebest llabür : 

Michel Etxebest alkarrizketa osoa: 

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan