XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Xan Alkhat aurkezlea eskerrean, Eneritz Zabaleta irabazlea erditan eta Battitte Crouspeyre esküineanJente andana hüllantu da igan neskenegünean Muskildiko Posonpes gelan, Xilaba txapelketako kanporaketen behatzeko. Nahiz eta pübliko osoa ez den horrekin ados hala nola ürrentü den kanporaketa hau :
1. Eneritz Zabaleta 359 püntürekin
2. Xumai Murua  339,5 püntürekin
3. Aitor servier 328,5 püntürekin
4. Maddi Sarasua 319 püntürekin
5. Battit crouspeyre 314.5 püntürekin
6. Ortzi Idoate 313.5 püntürekin.
Hona jenteen iritzia saioa ondotik :


Popol Bosqu antolazaletarik bat :

Eneritz Zabaleta irabazlea :

Abel Zabala epai mahaineko kidea :

Aurten Muskildin ageriko diren bertsolariak

Iparraldeko bertso txapelketaren kari, kanporaketa zonbait eginen dira Muskildiko Posonpes-enean. Neskenegün hontan arrestiko 5 orenetarik goiti. Aitor Servier, Battit Crouspeyre, Eneritz Zabaleta, Maddi Sarasua, Ortzi Idoate eta Xumai Murua bertsolariak ikusten ahalko dira.  Xehetasünak kanporaketa animatüko düan Xan Alkhat-rekin :

Tokiak egindako antzerki batAsteazkern hontan, setemearen 28, Tokia antzerki konpainiak urteko kurtsoak hasiko dütü. Mündü horren ezagützeko gogoa düanak, deit, 06 60 93 91 51, edo idatz, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbideala. Michel Fouchet:

Nafarroa karrika, Induraineko gaztelü ondoanMauleko historioa argazki xaharretan erakutsiko da dagün neskenegünean, Mediatekan antolatürik den egünaldi berezian, Marlène Da Costa-k bildü dütüan argazkiak. “Abra K Dabra”-k bildü kolekzioneetarik abiatzez, mente batez Maulek ezagütü dütüan kanbiamenak ikusten ahalko dira bena züek ere bai argazki zaharrak baldin badütützea ekartea galteginik zaizüe.

Programa :
11ak30etan "Le fronton qui parle" filma hedatüko da.
Arrestiko 1etan paztetxak.
Arrestiko 3orenetan  Mauleko bijita gidatüa Joel Larroque-rekin.
Arrestiko 4etan Maule lehen filma erakutsiko düe.

Maider Bedaxagar, Mediatekako langilea eta Marlène Da Costa-k argazkiak bildütüanak:

Mauleko zinka ostatuko zinka bizirik elkarteak bilan arras baikor bat egin du. Bere biltzar nausia beitzen igan astean. Xehetasünak Iulen Guiresse elkarteko kide batekin :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan