XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Bilboko aüzo den Santutxu-k maskarada bat eman züen jadanik 2014anLarrazken ürrentzean, Gipuzkoan, Tolosaldeko 5 herriek urtoroz Kultur asteak antolatzen dütüe. Aurten Maskaradetzaz eginen da kültür aste hori. Hortarako Johañe Etxebest joanen da mintzaldi zonbaiten emaitera. Bestalde, eskoletan ere maskaradak dütüe aurtengo geia. Hola, dantza, kantore antzerki eta beste lantzen dütüe. Hortarako Johañe-k kurtso zonbaiten emaitera joanen da. Azkenik, maiatz hatsarrean, Ezpeize- Ündureinek eta üngürüko herriek maskaradak emanen dütüe han. Aitor Atxaga maskarada eramailea :


Eskiluatarren Ametsen Gilika ikusgarriak jende bildu badü ez da estonagarria izan, aintzinetik leküak oro saldürik beitziren. Haatik, arrakasta handia üken düela erran leite. Dantza balin bazen nausi, kantore, antzerki, bai eta ere arraileria ere gozatu ahal izan düe ikusliarrek. Hola, oren bat eta  hogei minütako ikusgarria izigarri zale ürrentü da. Lüze üdüritü den parte bakoitxa izanki emanaldi ürrentzeko eskertzeena izan delarik.
Ximun Uthurralt han günüan :


Ikusleen iritzia ere bildü dügü :

Kantore bat :

Bigerren kantore bat :

Poucet ikusgarria badate neskenegün gaü hontan 9 orenetan(2016/10/29) Mauleko Tokia kasernaren üngürüan. Xiberoko antzerkilari amatürrak biltzen dira Tokia antzerki konpanian, eta horiek hontü lana düe emanen. Üda hatsarrean jadanik eman düe Maulen eta Barkoxen bena arraemaiteko galtoak izan dira. Tokia antzerki konpainiako Mixel foucher :

Gaü hontan (2016/10/28) kontzertü gaüaldi bat antolatürik da Atharratzeko Prefostan. Irena a Vojtěch Havlovi Txekiako bikote bat horra da. Horien aitzinetik, Maddi Oihenart bere taldearekin ariko da. Gaüaldia 8tan hasiko da, sartzearentako bakoitxak nahi düana emanen dü. Xehetarzünak Oihan Oierjekila :

Andde Carrere ikusgarri eta kantore eramailea mustraka batetan« Ametsen gillika » Eskiulatarren ikusgarria aste ondar hontan emanik izanen da Eskiulan ! Hiru emanaldi izanen dira eta jadanik lekü güziak saldürik izan dira. Halerik ere beste paradarik emanik dira ondoko asteetan : azaroaren 5ean Hazparnen, Donapaleun azaroaren 11 eta 12an eta azken emanaldia Angelun, azaroaren 26 an ! Badu urtea ikusgarria prestatzen ari direla  eta oren bat eta erdiz, dantza eta kantorearen bidez amets bat kontatuko düe, 16 dantzari eta 20 bat kantariek. Graxiana Castillon-ek ikusgarria zertaz den erraiten deikü :


Emanen düen kantore bat :

Ondoko hitzorduentzat lekuak jadanik hartzen ahal dira , Azaro 5 eko, hazparne eta kanboko  turisma bulegoetan, Xuriatea ostatuan eta elkar –en  Baionan.
Azaro 11 eta 12 ko internetez heben edo zenbaki hortara 05 59 37 70 3805 59 37 70 38 .

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan