XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Igan urteko master klasean parte hartu duenak, Maule gainen eman duelarik ikusgarriaLizeotarrak izeneko taldea ebiliko da dantza mazter klasean ; hots xiberoko 3 lizeoetako ikasleak. Aurten berriz abiaturik badira klase edo kurtsoak urte ürrentzean ez düe hori baxoan presentatüko. Ezen igan urtean ez baitzen untsa igan. Haatik xibero osoko ikasleak juntatüko direnez, herri bakotxetako ürratsen behatzeaz gain, ikusgarri bat muntatuko due. 45mn-ko ikusgarri hori eskualdeko festibalean presentatüko due. Mustrakak domesantore ondoko ostegunean hastekoak dütüe. Beraz interesatüek izena lehenago eman beharko düe. Bestalde beste dantza mota zonbait ikusteko parada ere emanik izanen zaie. Johañe Etxebest :




Emma Mathoulin -en grabadüra bat.Grabadüra ikastaldi bat bada neskenegün hontan (2016/10/15), Mendikotan. Uztaro eta « le voyageur » atelierrak düe elkarlanean antolatzen. Hola nahiantek oro ikasten ahalko düe nola egin grabadüra bat, audela berek haütatütako üdüria grabatzen ahalko düe. Hitz ordüa 10etan Mendikotako atelierran, Uztaro edota Gonzalo etxeberriaren atelier etzean. Arrestiko 6ak arte iraunen du. Ondoko ikastaldia azaroaren 12an date. Xehetarzunendako deit: 05 59 28 14 11
Emma Mathoulin erakaslea :


Jean Vigné eta Jean de Jaurgain, XIX. menteko bi xiberotarrek ützi düen artxiboen üngürüan Ikerzaleak alkarteak abiatü düan lana, presentatürik izan da iragan ostiralean Atarratzen. Jean Vigné-k, Amerikala joaiteko agentzia etxekitzen züan eta ützi dütüan dokümentoek, xehetarzün hanitx ekartzen dütüe Euskaldünen emigrazioaz. Jean de Jaurgain-ek ützi dütüan dokümento zonbait aldiz, balio haundikoak dira eta oso zaharrak. Zaharrena 1270ekoa da. Mementoko, dokümento güziak Departamentüko Konseilüko artxibategian dira sailkatürik izaiteko. Ikerzaleak alkarteko kideak esperantxa düe, Jean de Jaurgain-aren artxibategia laster Xiberoala ützültzen ahalko dela eta bi artxibategi horien üngürüan ikerketa jarraikitzen ahalko düela.
Robert Elissondo :




Atarratzeko aparkalekütik plazala heltzeko sargia apaintürik izan da ; mürrüetan perstonaiak tintatürik izan dira. Laure Gomez artistaren lan ederra agertzen da, bere estilo figuratiboarekin, alde batean jenteak plazala heltzen eta beste aldean aldiz, merkatutik joaiten dira, batak xare bat baratzekiz kargatürik edo beste bat oilasko bat besapean. Hots, oso ülün zen güneari bizitasun bat emaiten deio. Tintaketaren estrena egin da herriko kuntseilü eta artistarekin, okasionea baliatü da ere, Atarratzeko xeden aipatzeko. Bestalde, Atarratze ofizialki bastida date dagün barantailan; Bastides 64 alkartearen biltzar nausia Atarratzen eginen delarik.
Laure Gomez margolaria :


Arnaud Villeneuve auzapeza :

« Ultimes Déchets » libürüaz solas eginen dü Itxaro Borda idazleak, BIK edo barne aldeko irakurleen klubeko kideen aitzinean. Hiz ordüa Urrietaren 8an 11orenetan Mauleko mediatekan. Ainize Madariaga :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan