XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Neskenegün hontan (2016/11/26) Maule-Lextarreko kültüraroko 3.gaüaldia date Urdiñarben. Antzerki eta müsika dirate nausi. Gaüko 7etan Elirale konpainiak “01.01” ikusgarria proposatüko dü 30mn-koa, eüskal dantzak nola abiatü diren erakusteko, umorez antzerki eta dantza nahasten dira. Ondotik 9 orenetan, “Les grands chemins” ikusgarria. Hor oren batez müsika, antzerkia eta olerkiak botitürik dirate. Jean Giono-ren libürüan hoinarritürik date. Gaüaldia Mauleko Herriko Etxeak, Herri Alkargoak eta Bil Xokoa alkarteak düe alkarrekin antolatzen. Lehen ikusgarriaren ondotik edateko eta pastetx jate badate. Chrystelle Mange eta Yohan Villanua artista :



Argazkia : Jean Louis BelhartzDüala hilabete bat, Santa Grazin laborari etxe bat erre zen eta familia batek dena galdü züan ; alkartarzün edo alkar etxekidüra gaüaldi bat antolatzen da ostirale arrats hontan Ligin. Zazpi jente bizi ziren erre den etxean, ez ziren deüsere salbatü ahal izan ; halerik ere, borda eta artegiak ez ziren honkirik izan. Geroztik, mobil’home delako bat ezarririk izan da eta hola axurka sasua segürtatzen ahal düe, beste etxe batetan alojatürik direlarik. Beste etxe baten egiteak denbora hartüko dü eta artean beharrak direlakoz, süstengü gaüaldia antolatzen dü Solidarité Santa Grazi alkarteak. Arren, ostirala arratsrekila Ligiko herriko gelan 8 etarik goiti hitzordüa : jateko eta edateko badate lehenik eta ondotik. Kantaldian ariko direnak : Argibel, Errejentak, Xiberotarrak, Jean Bordachar eta bere taldea, Eric Alzazebe, Alexia Aytaberro, Nicolas Urruti eta Jean Louis Bidabe.
Michel Secalot :


Pierre Eyherralt laboraria :

2017ko üdaran, Altzai eta Lakarriko herriek jokatüko düen pastoralak Nafarroaren erresumako zatiketa düke aipagei. Süjeta, Arberoako Joanikot, Joanikot kapitaina bezala ezagütürik. Gastelakoek Nafarroaren konkista hasi züelarik, Joanikot kapitaina beren alte jarri zen, gero berriz Nafarroako Albretarren alde ützültzeko. 1521an,  Gastelako armadek  arrestatü züelarik, Garaziko sentioa egin züelarik. Ber urtean Iruñean epaitürik izan zen eta heriotzaren kondena üken züan. “Joanikot kapitaina”pastoral, 2017ko üztailaren 30a eta agorrilaren 6an emanik date Altzaiko herrian.
Johañe Sarraillet eta Allande Garikoitz :

Bizi baratzea- altza porru » izenpean, baratzegintzaz ari den libürü komikia elki berri du Jakoba Errekondok. Libürü hori presentatüko dü Mauleko mediatekan neskenegünean arrestiko 3tan (2016/11/12). Idazlea margolariekin jinen da, hots Ainara Azpiazu, Joseba Larretxe eta Asisko Urmenetarekilan. Lehenago bazkari biologiko bat eskeinirik date Zinka ostatüan.
Püntü bat egiten dezagün mediatekako Maider Bedaxagarrekilan :



BILAU deitzen da Jeremie Garat sohütarrak ekoiztü düan azken diska. Berak dion bezala Folketik badü. Bena Rock « garage » estiloan zen bezala, BILAU-en diskoa « ezkaratz » folka dela dio. Jeremi Garat emeki emeki maite düan ofizioaz bizitzen hasten da. BILAU diska ekoiztü beno lehen, Esne Beltza, Maddi Oihenart, eta Bach-en, biolontxelo, « segidak » ere ekoiztü dütü. Ez bada beti aisa hortarik bere ogiaren egitea, lanak horra zaitzo eta esperantxa dü, berak ekarten düan aztaparrarengatik zaitzola artistak beregana agertzen.
Jeremie Garat :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan