XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Michel Etxebest, Jean Michel Bedaxagar eta Jean Berdot (Christophe de Prada-ren argazki bat)1909an Urdiñarben emanik izan zen "Sainte Hélène" pastoralaren testoa arratzamanik izan da eta Sü Azia alkarteari emanik, Jean Berdot-i esker. Historia bitxia da: 1909an hiru pastoral emanik izan beitziren herri hartan berean : lehena : "Roland" izenekoa. Bena emanaldia ürrentü ondotik, aharra handi bat piztü zen arizaleen artean. Xuriek alde batetarik ("Abraham" pastorala) eta gorriek ("St Helene de Constantinople" trajeria) beste aldetik, pastoral bedera egitea erabaki züen. Arren, ber egünean bi pastoral emanik izan ziren Urdiñarben, urte hartan! Emanaldi güne batetik besteala, 500 metrotako artea baizik ez zen. Maleruski, destorbü bat agitü zen gorriek emaiten züen "Sainte Helene" pastoralean. Agerraldia ürrentu gabe tauladaren parte bat erori beitzen, hil bat agitzez bai eta dozenaka jente mankatze. "Sainte Helene" trajeria horren testoa galdürik izan zen eta graner batetan berriz atzamanik bai eta traza honean arra-ezarririk ere. Baionako Erakustokitik igaran bada traza honealat arra-ezarteko, numerisatü ondotik (bilketa.eus), Sü Azia alkarteari eman dü Jean Berdot-ek.  Eskü-izkiribü  horren segürtantxan begiratzeko, aldiz, Maule-Lextarreko Herriko Etxeko kütxa segürtatü batetan ezarririk izan da.
Egün hartan ze igaran zen kontatzen deiku JeanMichel Bedaxagar-ek :


Jean Berdot testoaren atzamailearekin ere mintzatü gira :

Atarraztar hanitxen memorian gelditüko da 2016. urtea eta bereziki Atarratze Jauregian alkarteko kideentako. Bozik ziren iragan ostegün gaüan alkartearen biltzar nausian agertü zirenak eta alkarteko ardüradünek bilan oso baikorra egin düe. Atarratzen egin ziren bi emanaldietan kasik 5000 jente hüilantü ziren, milako bat Otsagabian eta 1800 Pariseko Le Chatelet antzokian. Hots 9000 jenteek ikusi düe Jean Pitreau pastorala. Kontüen aldetik 7500€ benefizio edo etekin agertzen da eta erran behar da Atarratze eta üngürüko kültür edo kirol alkarte edo eskola ezbardineri sos emaitzak egin dütüela. Azkenik biltzarrean jakinarazirik izan da, azken elkaldi bat eginik düela, Bizkaian, Bilboko Arriaga antzokian, Parisen egin züen bezala pastoralaren llabürpen bat emanen düe barantailaren 18an.
Marcel Errezaret :



Üdatik landa pausatü ondoan, Xiberoots taldea arrajiten da neskenegün hontan Ezpeizen emanen düan kontzertü batetkin. Willis Drummond taldearekin batetan ariko dira, horren ondotik Les Anonymes taldea izanen delarik. Xiberoots taldeak arrakasta ejer bat bildü dü Eüskal Herri osoan, eta hainbat günetan erauntsi dü. Eüskal kantagintzako kantoreak arramoldatzen badütüe, berek idatzi kantoreak ere emaiten dütüe. Neskenegün hontako kontzertüaz baliatu gira.  Xiberootseko kideekin mintzatzeko, Iulen Guiresse lankidea joan beita mustraka batetara. 10:30etarik goiti ariko dira Ezpeizen, sürprisa bat ere eskentüren düe lehen aldikoz. Antoine, Jon eta Pette :

Aurtenko maskaradakariek egütegia finkatü berri düe! Urtarilaren 22tik maiatzaren 7alat , 16 jelkaldi emanik dirate. Hilabete baten bürüan hasiko dira. Pettarreko Ezpeize eta üngürüko herrietako gazteek emanen dütüe aurten. Hilabete zonbait baldin bada ere biltzen direla, berriki baizik ez dura serioski errepikatzen hasi. Kargüak ere emanik izan dira. Oraitik aintzina maskarada hokian ezarten ariko dira, jakitez  hilabete bat baizik ez dela baratzen. Klika artikülüaren gainen egitarauaren ükeiteko.
Mustraka batetara joan gira :


Klika artikülüaren gainen egitarauaren ükeiteko.

Maite-K Pier-Pol Berzaitzen ikusgarriak Mauleko Jai Alaia bete dü neskenegün gaüan. Eta hor ziren 500 jenteek partikülarzki maite üken düe muskildiarraren azken sorkuntza. Espantatürik baratü dira entzün dütüen botzetaz, bai eta dantzarietaz. Bilbo edo Donostiarat ebili ondoan azkena zen Maulen eta antolatzaleek berek aitortü düe tximiko berezi bat zela xiberotarraren aitzinean agertzea. Bi urtetako lantze horren ondotik pausü baten egitera botzik dira halere eta ez da arra-emaitea aipatürik.
Pier Pol Berzaitz :


Johañe Dascon :

So egileak :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan