XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

13 sükaltari talde, 100 bat bazkazale, neskenegüneko egünaldia arrakastatsüa izan da Gaü eskola eta Prefostarentako.
Gaü eskola sortü denetik, urte oroz antolatü dü Tipinakoa izeneko axurki saltsa hoberenaren txapelketa.
Aurten atarratzen eginik izan da eta jente hanitx hüllantü da Prefosta alkarteak perestatü düan bere egoitzan.
Goiz osoan, 35 sukaltariek haren eginahalak egin dütüe axurkia ahal bezain ontsa prestatzeko.  Eta 100 bat gosetüek prestaketa horik partekatü dütüe egüerdiko bazkarian.
Sükaltariak adin güzietakoak ziren eta errezeta desbardin hanitx plazaratü dütüe bertan..

Aurtenko irabazleak hirukote bat izan da : Jordi eta Jon Fouchet Anaiak, Olivier Lasserre –rekin nausitü dira.
Bigerren Christiane Goienexpe eta Maite Etxeberria eta Hirugerren Johane ibilbehety eta Pierre Betatxet, igan urteko irabazleak.
Xehetarzünak oro emaiten deizkü Benat Espil, antolazaletarik bat:

“Inganamundo” izeneko emanaldia emanen da neskenegün huntan Maulen.
 Jean Mixel Bedaxagar-en ixtoria, ipuin eta zahar hitzetaz gozatzeko parada.
Ipuinen bidez besteak beste lanaz ariko da, lehen ostatüetan entzüten ziren ixtorioetan oinarritüz.
Etxebarren emanaldi bertsia egin züen barantailan, eta arrakasta üken züen, hartakoz horren arraegitera deliberatü düe.
Ixtorioetaz bestalde kantore zonbaiten behatzeko parada badate, Mixel Etxekopar eta Sacha Standen-en lagüntzarekin.
Hitzordüa neskenegün gaüan 7tan Mauleko Hebentikenean.
Jean Mixel Bedaxagar:



Müsikaren egünak bere egiatarau salatü dü !!! maiatzaren ondoko 13.14.15ean Urdinarben iraganen da urte oroz bezala.
 Nahiz eta gizaldi gazte batek jarraikia hartü, ber filosofian jarraikiko düe.
Hots ostiralean antzerki gaüaldia Chisteran, Neskenegünean Kantore gaüaldia herriko plazan eta Igantean hitz ordü nausia : 11etan ikusgarri, dantza musika ta bertso, oro nahasirik, 13tan axurki bazkaria eta 15tatik goiti kontzertüak ;
Egün osoan karrika müsikaz alageratüko düe 2 ‘fanfarek’: Old Scholl famili, ta “Minimun fanfare”
Egitarauaren xehetarzünak Bil xokoa elkarteko Dominika Jauregi eta Diddue Etxeberriekin :


Igantean Ligi-tik autobüs bat abiatuko da goizeko 11etan, gaüko 11etan Urdinarbetik abiatüko dena.
05.59.28.31.17zenbakira deitzen ahal düzüe.
Bestalde jakin 100 bat jende lanean ari direla festibal horren eskeintzeko. Eta beste 150bat partaideri esker dohainik da.

Aintzindariak dantza alkarteak bere urteko bildüma egin dü bere biltza nausian.
 Hortan aintzineko urteaz bilan baikorra egin düe. Dantza ebilbideaz eta jauzien egünaz edo “Maskatrük” hegoaldeko dantza taldeekin trükaketak berritarzünak ziren.
Dagün urteko ere xede bat abiatzen 20.000 euroko sos kütxa bat plantan ezariko düe, dantza sorkuntza eta ikusgarrien builtarazteko.
Dagün elkaldia dagün igandean düe müsikaren egünean, igande goizan dantzak emanik izanen beidira.
Bestalde dantzari ttipi eginen da maiatzaren 29an Donibane Lohitzunen, hor ere Xiberoko hainbat taldek parte hartüko düe.
Xehetarzünak Aintzindariak alkarteko Otxanda Queheille eta Maiteja Accoceberry-ekin:

Uda hontan,  Atharratzeko herriak emanen dü pastorala  eta Jean Pitrau, herriko laborari sindikalistaren istoria kuntatüko da.
Mustrakak aitzina eramanik dira eta  afixa haitatürik izan da .
Anais Sagaspe ek dü afixa egin , Jean Pitrau en arra haurraren parte hartzearekin, Katti Etxebane ek marraztü düalarik  Jean Pitrau-en begitartea.
Pastoralaren lehen emanaldia  Atarratzeko arrabotüan,  uztaila 24 eta  agorrila 7an ; Otxagabian agorrila 15 an eta Parisen Chatelet antzokian setemearen 17an.
Anais Sagaspe afitxa egilea:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan