Berriak

Neskenegünean, zankobaloan, mauletarrak 2 -0 nausitü dira Mérignac-en eretzean.
Sasuko etxeko azken partida züen.
Nahiz eta ebia zen, jentea saldoan hüllantü da.
Jarraikizaleen erdilat eramaiten zütüegü:
Partidako bideo llabürren so egiteko : https://www.youtube.com/watch?v=Jx9eHSgWPCM
https://www.youtube.com/shorts/bGH1SiT1Uzc
Azken partida Ygossais taldearen kontre dukie, maiatzaren 28an.
Artean Maule 6.da 12en gainen; azken 5ak jaitsiko lirate...aren aferak tink dira orano!!
Mauletarrek beren sasuaren parte bat jokatzen düe igantean !!
Hirugerren ürrentü eta federal 1ko txapelgoa, barraje bat jokatze düe ebilbide finaletan jarraikitzeko.
Beauvais-ko taldea errezebitzen düe aste ondar huntan Marius Rodrigo Mauleko sohoan, hotx günearen abantaila badüe
Partida 3tan xüxenean xiberoko botzean
Mattin Epherre mauleko zentroa:
(foto Henry etcheverry)
Ez da debekü bat bena antolazaleen erabaki bat.
Txori migrazaleetaz ikerketa berri bat galteginik izan zeie eta plantatü behar dütüen protokolak plantatzeko gogorrak dira.
Erran behar da, Irati Natura 2000 eremüan dela, erran nahi beita babestürik diren kabale eta lantariak badirela.
Aurten neskenegüna Urdiñarbeko San Gregorin date.
Xehetarzünak antolazaleetan den Robert Larandaburu:
Maulen 3 argazki badirate pelotakarien ordaitzeko; nor ote??
Argazki horiek, zentako? zeren ospatzeko?
Bestalde igan urteko bilana egiten deikü Beñat Negeloua SAM Mauleko pelota batarzüneko kolehendakariak:
230406
Lasterketa honek amatürrik hoberenak jinarazten dütü, üsüan ondoko urtetan professional bilakatzen diren bizikletakariak hora dira.
Lehen astebürüa, barantailaren 4 ekoan ebilbideak eüskal kostaldian dira, bigerren astebürüan aldiz barnekaldean.
Aurten 4 eüskal talde hor dirate.
Xehetarzünak Essor Basque lasterketaren antolazaletarik bata den Christian Bibal-ekin: