Berriak

Herrietako berriak
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen

Camille Lopez Baionarekin abiatürik da !

Gazna feida berriz hor dügü !

Espekülazioaren kontrako manifa Maulen !
Ausaz
Kronika

20bat lizenziadüneekin, besteetan bezala apaltze ttipi bat SAM ziklisma elkartearentako
Emaitzak partikülarzki hunak izan dira gaztetxo heinean, bena inportantena ez da hor
Elkarteak jarraiki nahi dü gazteen jinarazten eta bizikletaren gozatzen
Bestalde, Mauleko klübak ententa edo jüntatze bat eginen dü junior edo artekoen kategorian
Baionako taldearekin jüntatzea deliberate düe
Helbürüa: lasterkaldi hoberenetan parte hartzea
Eric Alcacebe elkarteko bürüa:
1984an sortürik Pyrénées Forme Idaula alkarteak 150 jente beno haboro biltzen dütü alkartean. Edozoin adinentako kirol kurtsoak proposatzen dütü. Eta momentüko 30 urtetarik 89 urtetako kideak dütü. 12 kurtso desbardin badira Maulen, Ezpeizen, Urdiñarben eta Gotainen. Eta eseiatü nahi baduzue lehen bi kurtsoak kitorik eseiatzen ahal dira.
Gimnastikaz gain pilat kurtsoak ere emaiten dütüe erakasle profesionalekin.
Maitena Letchoreguy alkarteko kidea :
Igaran urtean bezala, otoa ez beitü orano prestik Louis Dronde'ek ez dü parte hartüko Mendi Tinietako Lasterkan.
Hau ostiraletik igante goizala igaranen da, Frantziako biziklet ützüliarengatik goizago ürrentzez.
Sailkapenean, ebilaldian baita Covid planeta dela eta ere badate kanbio, zoin ote?
Philippe Perez alkartebürüak oro esplikatzen deikü:
Aste hondar osoan SSV, buggy eta 4*4-ak lehiatü dira xiberoko bortüetan, antolazalen artean eztabaidatü ondoan erabaki züen denbora llabürrena egiten züana zela Mendi Tinietako Lehiakan txapeldüna izanen .
Hala nola, SSV sailean kurritzen ziren Maxime Fourmeaux eta François Cazalet ek düe irabazi aurtenko edizioa.
Iragan urtekoa irabazi züen Johane eta jerome Garicoix-ek Buggy saileko lehen leküa kausitü düe eta irabzaleetarik 35segunda berantago heltü dira.
2 roues-motrices sailean : Yann Clevenot eta 4x4 sailean Joel Harichoury.
Antolazaleek etenik ürrentü düe aste ondarra, gogor izan da 64.lasterkaldi honen antolatzea segürtantza mesürekin, bena parte harzale gütiago leihatü badira, alde baikorra da püblikoa nubrean hüillantü dela.
Mauleko zesta puntako finalak ostirale huntan jokatzen dira !
Eta Maulen, gazteer xantzaren emaitea haütatü da aurten, 22 urte peko mündüko txapelketan ariko diren gazteak hor beitira.
Betidanik Mauleko eskolak jokülari honak elki dütü, berriki orano Nicolas Eyheregaray eta Kevin Iturriak Ameriketako ametsa bete düe, beren aitek egin züen bezala.
Haatik azken urte horietan bada apürtze bat.
Mauleko pelota batarzünak ez dü sekülan hainbeste lizentziadünik üken bena ez dira xisterrazale..
Guillaume Burcudoy SAM pelota batarzüneko kidea:
Mauleko finalak ostirale huntan jokatüko dira:
benetrix/de beteu ariko dira garcia/laborde'ren eretzean, 8tan