XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Previous Next

Mendi tinietako lasterkaldiaren 67 gerren edizionea zen aste bürü huntan.
Kanbiamen zoinbait izan dira aurten, bigerren egünaldia ez beitzen iratiren altean igaraiten bena Urdinarben.
Ber denboran, maleruski denbora ez zen haien alte neskenegüna tenpestaide beitzen…
Halere, urte oroz bezala euskal herriko eta beste herrialdeko lesterkari eta ikusle hanitx jüntatü dira mendi tinietako lasterkaldia-rentako


Irabazleen bai eta ere xiberoko lasterkarien eta lagüntzaleen gana joan gira :

Previous Next

Final laurdenak ürrentürik, neskenegün hontan finalerdiak dirate Garindainen.

Finalerdietaz xehetarzünak bildü gabe, final laurdenen bilan bat egiten deikü Antton Amulet-ek:

Previous Next

Frantziako lehiakako aste nausian, "xizterra" edo lüzean-eko txapelen ondotik eskü hüskaren aldi zen ostirale arratsan.

Bardozen xiberotar hanitx hüllantü zen 2 finaletaz gozatzera.

Gehitüen 2. heinean Andde Berrogain-ek galdü dü Irisarrirekin 30-18 Noizbait-en eretzean.

Artekoetan haatik Txomin Sallaberemborde nausitü da Irisarrirekin Mauleko Pette Hontas eta Carriquiriborderi.

Azken hiruak beha ditzagün, finalaz eta geroaz ere bai: 

Erreportajea: 

Previous Next

Errügbian ari diren Xiberoko bi ekipak gaur kuntre ariko dira.
Barkoxe Mendikotaren lehen ekipa Maule-ren bigerren ekiparen kuntre ariko da arratseko 7 orenetan jai alaiaren kantüko zelaian.

Urte oroz partida hori jotzen düe, eta xiberoko sogile hanitx jüntatzen dira zelaiaren üngürüan
Bi ekipetako jokülarariek kuntatü deiküe sasua nola prestatzen züen eta partida hori nula biziten züen !!


Pette, Antton, Ximun eta Johane behatzen dütügü :

Previous Next

Txapelketaz txapelketa dütügü üdako igeriskatze taldeak.
Azken horiek negüan igerixkagia zerratürik dütüenak dira, Maule,Donibane garazi, Hazparne, Kanbo, Donapaleu eta Bidaxüne bezala.
6 talde horien artean ere hen txapelketa düe astezkenetan, eüskal herriko txapelketa, eta finala asteazken hontan izanen da konbon.
Azken urteetan Mauletarrak dira nausitü eta aldi hontako pronostikak hala dira.
Aste bürü hontan beste txapelketa bat izanen da Bidaxüne eta Hazparnen eta ondoko hitzordü nausia Donibane garazin akitaniako txapelketarekin agorrilaren 18 19 eta 20an.

Xehetarzünak Beñat Cazanaverekilan:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan