Berriak

Azken hilabetetan obretan baldin bazen gela, Ziberokoek kanpoan behar üken due jauntsi sasu hatsarretik. Eüskal Hirigune Alkargoak 3 miliu euro ezarri dütü horrentako eta urtarrila hatsarre hontan ürrentü dütüe obrak. Jüstoki Neskatilek Bruguiereko taldea errezebitzen züan neskenegün arratsan eta püntü batez irabaztea kausitü düe 21 eta 20.
Iulen Guiresse Cedric Samalbide, Joimo Arhancet eta jokülari zonbaitengana joan zaikü :
Xiberoko Ikastolek deliberatü düe xede berri baten sortzea kirolaren üngürüan !
Xehetarzün haboro Frank Errecaret, antolazale batekin :
Ospital - Lambert parea 40-28 nausitü da Echeverria - Iphar bikoteari.
Masters-en finala eta lehiakaren bilana Eñaut Echeverria, Jean-Marie Challa ta Xabi Elgart-ekin.
Xiberoko artekoek egin düe aitzin partida.
3 urtez Xiberoko üngürüa ez bazüen antolatü ahal izan, aurten arrajin da 80 lasterka talderekin. Dagün urtekoa jadanik arramaiatzaren 15ean iganen zela deliberatü düe.
Hau baldin badüe urteko ekimen nausia, aste oroz biltzen dira lasterkan aritzeko Maule üngürüan.
Alkartean 77 lasterkari dira, düala bi urte beno 10 haboro eta administrazio kontseilüan ere bai jente berri sartü zaie. Horrek erakusten dü arrakasta geroago eta haboro badüala lasterkatzeak.
Alkarteko kideek ondoan egiten diren lasterketetan parte hartü düe, nahiz eta podium zonbait egin dütüen, ez da irabazlerik elki.
Xehetarzünak Administrazio kontseilüko Maylis Houret ekilan :
Urdiñarbeko besten kari igantearekin Xiberoko eskü hüskako txapelketaren bigarren eta lehen heineko finalak jokatü dira.
Hona emaitzak :
1. heinean Sebastien Queheille eta Antton Amulet 30-22 Rémi Mugurdoi eta Alexis Inchauspé
2. heinean Thomas Luro eta Sebastien Arla 30-28 Jokin Phagaburu eta Peio Irume
3. heinean Vincent Latchere eta Beñat Sarraude 30-25 Iulen Lanougere eta Arño Saint Jean