XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Previous Next

2022ko Xiberoko Txapelgoa aitzina doa, Garindainen lehen finalerdiak iragan beitira.

Xabi Elgart antolazalearekin egünaren bilana egiten dügü:

Dagün igantean Muskildin dirate besteak.

Previous Next

66. mendi tinieta lasterkaldia ostiralean Maulerik partitüko da !

 97 ekipek üsatüzko Sohüta eta Bildoze trabeskatüko badütüe, aldi hontan Espeize eta Sarikotapea artean « spéciale » berri bat badateke : Azkünamendi.

Neskenegünean beti bezala Iratin izanen dira buggy, 4x4, SSV eta 2RMak, Hegixuria, Mehatze eta Okabeko pistetan.

Igantean lasterka ürrentüko da Maidalenan eta sariak emanirik izanen dira Atarratzeko plazan 3ak30.

Xehetarzün güziak Philippe Perez "écuries des cimes" alkarteko lehendakariarekilan :

 

Previous Next

Ostirale arrestiritan , 3ak 30-tan, izanen da profesionalen arteko partida bat Maulen. Partida hortan Baiona eta Paue ariko dira Top 14-ko sasuaren prestatzeko den trebaketako partidan.

Bestalde, Mauletarrak izan düen zonbaiten ikusteko parada izanen da, Camille Lopez, Arnaud Erbinartegaray eta Yohan Orabe haien leheneko zelairat berriz jinen beitira.

Beñat Queheille-k horren berri emaiten deigü:

Previous Next

Hainbat kiroletan bezala, gehitiak jadanik trebatzen hasirik badira, gazteenak orai abiatzen dira kirol haboroxienetan.

Hortako izenak oraidanik emaiten ahal dütützüe.

Arnaud Lougarot:

 

 

Previous Next

Lizentziadün berri hanitx ükeiteaz gain izigarriko emaitzak üken dütü aurten taldeak.

Hasteko, Challenge du Pays Basque delakoa irabazi düe lau garren aldikotz. Txapelketa hortan Hazparne, Donapaleu, Kanbo, Garazi…-ko igerixkalariak ari dira adin güziak nahasten dütüan txapelketa hortan.

Bestalde, kluba izigarri harro da, Akitaniako taldean eta Critérium National-entako ez beitzien seküla hainbeste gazte igorri ahal izan. 8 igerexkalari izanen dira Akitaniako taldean Frantziako koparentako eta 11 Critérium National-arentako.

René Castel:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan