XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Previous Next

Ttipidanik, maulen dantza ikasi badü ere, 16 urteetan Hannah-k Marseillako dantza eskola bat integratü dü.

Astean zehar 20 oren dantza badütü, izan dadin dantza klasiko edota dantza garaikidea.

Dantzaz gain, eskola horrek proiektüak antolatzen dütü antzerki, kantore eta giñarren azkartzeko kurtso zonbait bezala.

3 urte baratzen zaio eskola hortan, eta iragan urtean bezala Hannah-k batzarri etxe batetan jaten eta lo egiten dü.

Hannah Erdozaintzi Etxart: 

Frantziako txapelgoa ürrentürik da bi xiberotarrendako

Sasu zinez ederra bena karatx gozo batekin ürrentzen dena… Aetz Etxart eta Sébastien Queheillek frantziako txapelgoako final erdietan galdü düe .
Orain Xiberoko txapelgoarekin ürrentüko düe kanpoko sasua.
Eta bilan baten egiteko mementoan Aetz eta Sébastien algarrekin ariko beitira maulentako dagün sartzean.

Aetz Etxart Sarasola: 

Previous Next

Nahia Malharin mauletarrak, Mérignac taldea integratüko dü hots frantziako lehen mailan.


Begles taldean 2urtez egonik, Nahia mailaz goratzen da.
Hainbat partida jokatü dütü urtean zehar ; eman dezagün Frantziako txapelketan 5. ürrentü dü bere taldearekin.
Horrez gain, maila gora batetan denez, esplikatzen deikü gizonekin düen ezbArdintarsünak izan dadin hilabete sarian edo materialean.
Eskübaluaz  kanpo, ikasketak jarraikitzen dütü STAPS delakoan

Xehetarzünak:

Previous Next

Igantean, ospitale pean dü emaiten hitz ordüa eskü hüxkaren ezagütarazteko antolatürik den hitz ordüak ; eta afera seriosak hasten dira bigerren eta hirugerren heinetik landa lehen heina abiatüko beita igantean.
11tan bigerren heina: goity eta iroume, larregain eta daubas-en aurka.
5tan hirugerrena : berrogain eta sarraude, benedit eta negelouaren aurka.
6tan lehena : iribarne etchegoin, aguerre eta amulet-en aurka.

Xabi Elgart:

Previous Next

Urte hona izan da Mauleko SAM Foot zanko balo alkartearentako.
330 lizentziadünekin, urte oroz jente haboro biltzen dütüe.
Aurten, 2 finala jokatzeko pada üken düe handiek ; lehena Pirineoetako kopa eta bigarrena Akitaniakoa. Hori izan da ordüan sasuko sorpresa handia.
Audela, SAM alkarteak, ostatü bat zabaltü berri dü.

Xehetarzünak Bortto Oyhenart-ekilan:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan